Irungo haur eta nerabeen 2021-2024 aldirako plana
Irungo haur eta nerabeen 2021-2024 aldirako I. plan honek erakusten du zer konpromiso irmo dute Udalak eta bertan lan egiten duten pertsona askok Irungo haurren eskubideei bultzada handi hau emateko. Edonola ere, plan honek haur eta nerabeen politikak diseinatzean dakarren jauzi kualitatiboa ezin uler daiteke Udalaren arlo askotatik azken urteetan egindako lanetik kanpo. Izan ere, urteetan zehar lan egin da udal-politikak biztanleriaren segmentu horri bideratzeko sustapenaren eta eskubideen alorrean.
Plan hau eginda, gainera, beste mugarri bat bete dugu Irungo hiriak Haurrekin Adiskidetsua den Hiriaren aintzatespena jasotzeko Udalbatzan onartutako eskaria egin zuenetik hasitako bidean. Aitorpen hori UNICEFek ematen die giza eskubideak eta haurren eskubideen konbentzioa ezarri eta sustatzeko konpromisoa erakusten duten herri eta hiriei.
Lan-ardatzak

ESKUBIDEAK, PARTE-HARTZEA
ETA HERRITARTASUN AKTIBOA
Haurren eta nerabeen eskubideak, parte-hartzea eta herritartasun aktiboa

INGURUNE SEGURU
ETA BABESLEAK SORTZEA
Ingurune seguru eta babesleak sortzea haurrentzat eta nerabeentzat. Tratu onak, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea familian, eskolan eta gizartean.

ZAURGARRITASUNETIK
ERRESILIENTZIARA
Zaurgarritasunetik erresilientziara: indarkeriaren biktima diren haurrei eta nerabeei eta zaurgarritasun edo gizarte-bazterketan dauden adingabeei eta haien familiei laguntzea eta akonpainatzea.

HIRI-INGURUNE SEGURUAGO,
JASANGARRIAGO ETA INKLUSIBOAGOA
Hiri-ingurune seguruago, jasangarriago eta inklusiboago baterantz, Irungo haurrentzat eta nerabeentzat jasangarriagoa, erakargarriagoa eta inklusiboagoa izan dadin, hiriko subjektu aktiboak izan daitezen eta ez hiriko bigarren edo hirugarren mailako erabiltzaile soilak.

ZERBITZU, INSTALAZIO ETA JARDUEREN
DISEINUA
Irungo haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzu, instalazio eta jarduera berriak aztertzea, hobetzea, berritzea eta sortzea.

POLITIKA PUBLIKOEN
ZEHARKAKOTASUNA ETA
INTEGRALTASUNA
Politika publikoen zeharkakotasuna eta integraltasuna.