Haurren Lagun diren Hiriak
Haurren Lagun diren Hiriak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin bat etorriz haur eta nerabeen eskubideak betetzeko konpromisoa duten hiri, herri eta komunitateak eta tokiko gobernu-sistemak dira.
Honako hauek dira Haurrekin Adiskidetsuak diren Hirien funtsezko oinarriak: politika publiko eraginkorrak diseinatzea (2030 Agendan oinarritutako ikuskera), Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa dutenak oinarri (eskubideetan eta ekitatean oinarritutako ikuskera); haur eta nerabeen partaidetza sustatzea (parte-hartzean oinarritutako ikuskera); eta udal mailan haurrekin zerikusia duten eragile guztien arteko aliantzak sustatzea (aliantzetan oinarritutako ikuskera).
“Haur guztiek beren hirien eta tokiko komunitateen barruan beren eskubideak egikaritzeko berdintasunaren bidez gozatzen dute haurtzaroaz, eta horrela iristen dute beren gaitasun guztia”
(UNICEF, 2018).
Programaren helburua
Horrela, programaren helburua lortzen laguntzen da: haurren ongizatea hobetzeko politika publiko eraginkorrak diseinatzea eta ezartzea, haurren eskubideen alde eginda, haurren parte-hartzea sustatuta eta hiriak bizitzeko egokiagoak bihurtuta, gazteenentzat bereziki.
Ekimen honen bidez, tokiko gobernuak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin konprometitzea bultzatzen du UNICEFek. Azken batean, betebeharren titular direnak (estatu alderdiak eta Konbentzioa berretsi duten gobernuak) Konbentzioak eskubideen titular diren aldetik haurrentzat ezartzen dituen eskubideak egikaritzeko ahalegin posible guztiak egitera konprometitzen dituen esparru juridiko bat da Konbentzioa.
Ikuskera hori gauzatzeko, tokiko gobernuek eta berauen aliatuek lortu beharreko helburuak identifikatzen dituzte, ekimenaren bost esparru helburuen babespean:
- Komunitateek beren baitako haur bakoitza baloratzea, errespetatzea eta zuzen tratatzea;
- Araudi eta politika publikoak eta aurrekontuak osatzeko eta haurrengan eragina duten erabakiak hartzeko, haur bakoitzaren hitza, beharrak eta lehentasunak entzutea eta kontuan hartzea;
- Haur guztiek kalitateko oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izatea;
- Haur guztiak ingurune seguru eta garbietan bizitzea;
- Haur guztiek familiarteko bizitzaz, jolasaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera izatea.
Irun, haur eta gazteekin
Irun Haurren Lagun diren Hirien artean dago 2021eko ekainetik, UNICEFek hautagaitza ofizialki onartu zuenetik. 2019ko azaroan aurkeztu zen eta, aldi berean, Unicefen eta Irungo Udalaren arteko lankidetza-prozesu bati ekin zitzaion, udalerriko haur eta nerabeentzako politiken garapena, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza bultzatzeko.
Hala, Irungo Udalaren Haur eta Nerabeentzako I. Planak berretsi egiten du Udalak haurren eta nerabeen eskubideekiko duen konpromisoa. Diseinuari dagokionez, diagnostiko bat egin da, eta parte-hartze zabala izan du. Plana 2021ean onartu zen eta 2024ra arte gauzatuko da.
Helburu nagusia haur eta nerabeek parte hartzeko mekanismoak sustatzea eta sortzea da, haurrak eta nerabeak udal-politiken erdigunean kokatuz. Alderdi hauetan oinarritzen da:
- Eskubideak, parte-hartzea eta herritartasun aktiboa.
- Ingurune seguru eta babesleak sortzea.
- Zaurgarritasunetik erresilientziara.
- Hiri ingurune seguruago, jasangarriago eta inklusiboagoa.
- Zerbitzu, instalazio eta jardueren diseinua.
- Politika publikoen zeharkakotasuna eta integraltasuna.
Hautagaitzaren urratsak
Irungo udalerriko haurren eta nerabeen egoerari buruzko diagnostikoa
Irungo haur eta nerabeen 2021-2024 aldirako plana