Irungo Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bidez eta Haur eta Nerabeen I. udal-planaren esparruan, asmoa du esku-hartze gehiago egiteko haurrekin eta familiekin, haurren hezkuntzarekin eta ongizate emozionalarekin lotutako funtsezko alderdiei heltzeko.

Gaiari buruzko sentsibilizazioa emateko tresna eta prozesuen artean, podcastaren formatuari esker errazagoa da herritar gehiagorengana eta hezkuntza-komunitatera heltzea, kalitatezko komunikaziozko espazio dibulgatibo bat sortzen delako eta, gainera, aurrerago ere kontsulta egiteko aukera eskaintzen duelako.

Gai ezberdinak lantzen dituzten podcast-ak grabatu dira: 

  1. Heziketa digital positiboa
  2. Hezkuntza positiboa

   

1. Heziketa digital positiboa

HaurARTEan podcastek hezkuntza digitalarekin lotutako hainbat gai jorratzen dituzten profesionalei egindako elkarrizketak dituzte. Horrela, esperientzia digital positiboez hitz egingo da; sare sozialen erabilera okerraz, ziberbullyingetik hasi eta irudi intimoak partekatzearen ondorioetaraino doazen gaiak ukituz. Azken gai horri dagokionez, nerabeek modu inkontzientean hautematen dituzten sexismoak eta indarkeriak ere landuko dira, eta horiek identifikatzen laguntzeko gako batzuk emango dira.

Era berean, mugikorren eta sare sozialen gehiegizko erabilera aztertuko da, baita ausazko jokoetara sartzeko modu berriak ere. Azkenik, adingabeek gehien erabiltzen dituzten sare sozialen eta bideojokoen ezaugarriei eta horiek erabiltzeko moduari buruz hitz egingo da, baita identitate digitalak duen garrantziari buruz ere.

Elkarrizketatutako adituak: Gemma Martínez, PantallasAmigas eta EU Kids Online (UPV/EHU) ekimenetako kidea; Ana Estévez, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra; Raquel Calvo, sexologoa; Jorge Flores, PantallasAmigaseko zuzendaria; eta Nagore García, komunikatzailea.

Nagore García

Jorge Flores

Raquel Calvo

Ana Estévez

Gemma Martínez



2. Hezkuntza positiboa

Ezarritako helburuen artean, ezinbestekoa da haurrei beren garapen fisiko, emozional, kognitibo eta sozialean laguntzeko ardura dutenei tresnak ematea errespetuz hezi ahal izan ditzaten.

Podcastak, Kamy Mateok, diziplina positiboko hezitzaile tituludun eta adituak, grabatu ditu.

Entre los objetivos fijados es de vital importancia dotar de herramientas para educar de manera respetuosa a las personas que tengan responsabilidades acompañando a los niños y las niñas en su desarrollo físico, emocional, cognitivo y social.


Escuchar todos los podcast

X