GazteARTEan ikerketa bekaren laugarren edizioa abian jarri du Gazteria Arloak

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak GazteARTEan ikerketa-bekaren laugarren edizioa aurkeztu du. Haurren, nerabeen eta gazteen alorreko gaiak ikertzeko beka bat da, eta 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago.

Bekaren xedeen artean dauden ekimen sortu berriak autonomoki garatu daitezen laguntzea, ikertze-lana bultzatzea eta akuilatzea gazteen artean, eta, aldi berean, Udalaren eta gazteen artean lan egiteko lerro berri bat irekitzea.

Ikerketa-lanak 8.000 euroko aurrekontua izango du, eta gehienez ere 8 hilabetean egingo da, esleitzen den egunetik kontatzen hasita. Azken emaitza edo entregagarria hainbat formatu/proposamenetan aurkez daiteke: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgaziozko materiala, lankidetza-proiektuak eta/edo parte-hartzaileak, etab.).

Bereziki interesgarriak dira ikerketa/ekintza garatzeko momentuan Irungo gazteen parte-jartze zuzen eta aktiboa daukaten proposamenak.

Ezarritako metodologiaren originaltasuna eta berrikuntza baloratuko dira, bai eta hausnarketarako prozesuak integratzea ere, baldin eta gazteen esperimentazioa eta ikasketa bateratua ahalbidetzen badituzte.

Betekizunak:

  • Beka hau pertsona fisikoek eska dezakete, benaka edo berariaz osatutako taldeetan.
  • Beka eskuratzeko, ezinbestekoa da Unibertsitateko gradua edo lizentziatura izatea.
  • Eskatzaileak 35 urte bete gabe izan beharko ditu beka eskatzen den urteko abenduaren 31n.

Proiektuak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 24a

Egoitza elektronikoan aurkezteko esteka. 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 8.000 €

X