Festak: bertan da 2022ko Gaztegunea!

Ekainaren 25, 26 eta 27an GazteARTEan zerbitzuak programazio berezia antolatu da Irungo jaiak direla eta.  

Hurbiltzen diren gazteek jarduera ludikoez gozatu ahal izango dute, hala nola, SanGinkana, Irungo Nerabeen Foroko ordezkariek antolatutakoa, Karaokea, Jolas Azoka, Euskaldiaren Ihes Igela, Gaztetxef, GazteARTEan eszenatokia eta hainbat lehiaketa.

Jarduera horietaz gain, kontzertuak ere antolatu dira. Dupla taldearekin hasiko dira ekainaren 25ean, hurrengo egunean, 26an, kontzertua Recycled J taldearen eskutik eta 27an Anier programazioko kontzertuen zikloa itxiko du.

Kontzertuen ondoren, musika programazioa ixteko Diskofesta antolatu da hiru egunetarako, Oihan Vega, Javi Laz eta DJ Txurru DJ ezagunekin.

Programatuko ekintza guztiak Istillaga plazan izango dira, Euskal Jai pilotalekuan.

Kontsulta ezazu programazioa.

 

X