Hezkuntza Digital Positiboa tailerrak: materialak eskuragarri

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak bost tailer antolatu ditu Hezkuntza Digital Positiboa zikloaren barruan, gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta. Palmera Montero espazioan egin dira martxoaren 30etik ekainaren 9ra bitartean, eta 90 pertsonatik gora bildu dituzte.


Ekimena HaurARTEan programaren barruan kokatzen da, zeinaren helburua baita tokiko ikaskuntza-komunitate bat izatea, haurren eta nerabeen eskubideak ardatzean jarrita.
Tailer horietan, gai horietan adituak diren pertsonak egon dira; besteak beste, Gemma Martínez, PantallasAmigas erakundeko kidea eta EU Kids Online-ko doktoratu ondoko ikertzailea; Ana Estévez, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko irakasle titularra eta Psikologia Orokor Sanitarioko masterraren zuzendaria; Raquel Calvo, gizarte-hezitzailea eta sexologoa; Jorge Flores, PantallasAmigaseko zuzendaria, eta Nagore García Sanz, aholkularia eta hezitzailea komunikazioan eta sare sozialetan.
HaurARTEan dibulgazioko erreferentzia bilakatzeko asmoz, tailer bakoitzaren laburpena egin da. Horrela, interesdunen eskura jarriko dira gai bakoitzaren material espezifikoak eta bideopilulak, bideoelkarrizketak eta hizlari bakoitzaren podcastak.

Material horiek guztiak eskuragarri daude GazteARTEan webgunean:

1. TAILERRA: Esperientzia digital positiboak familiartean (Gemma Martinez).  

2.TAILERRA: Sare sozialen erabilera okerra (Ana Estévez)

3. TAILERRA: Sareko sexismoak eta horien eragina (Raquel Calvo).

4. TAILERRA: Sakelako telefonoaren eta online jokoen abusuzko erabilera (Jorge Flores)

5.TAILERRA: Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojoak (Nagore García)

X