Nagore García: “Ingurune digitalean sormena sustatu eta horren erabilera osasuntsua egin dezaten laguntza eman behar diegu”

Nagore Garciak kazetari eta komunikazio eta sare sozialen inguruko gaietarako aholkulariak, “Hezkuntza digital positiboa” zikloan, HaurARTEan tailerren esparruan, saio bat eskaini zuen sare sozialen eta bideokoen nondik norakoak azalduz eta erabilera arduratsua izateko baliabideak eskainiz.


Garciak nabarmendu zuen arazoa ez dela teknologia, bere ustez, arazoa da gaitasun digitaletan eta ohitura digital onetan ez dugula laguntzen. Nagoreren esanetan, “arazoa ez da mugikorra, bideojokoa edo sare sozialak, benetako arazoa da tresna horietan egiten den erabilera”.
Adituaren ustez, bidelagun izan behar gara, teknologiaren erabilera sortzaile, berritzaile eta ekintzailea egiten lagunduz. Erakutsi behar diegu berriak edo sareetan ikusten duten guztia zalantzan jartzen, hausnartzen eta inguru digitalean ere arau batzuk daudela azaldu behar diegu.
Teknologia aisialdi sortzaile eta osasungarrian erabiltzea gomendatzen digu. Sare sozialetan hainbat gauza egin daitezke, besteak beste, hizkuntzak ikasi, artelanak zabaldu, bidai baterako informazioa aurkitu, musika tresnak jotzen ikasi, matematika ikasi, familian jolastu.

Gakoa plataforma hauei modu positiboan probetxua ateratzea izango litzateke. Garciaren ustez, gure seme-alabek erabilera ona egin dezaten, haien bidelagun izan behar dugu, sormena eta erabilera osasuntsua sustatuz.
Tailerrean baliabide ugari partekatu zituen, besteak beste, plataformak hobeto ulertzeko hainbat gako. Honako tresna hauei buruz hitz egin zigun:
● Sare sozialak (Tik Tok, WhatsApp, Telegram, Snapchat, Instagram, Discord, Only Fans, Omegle, F3, Connected2.me, Whisper. Ask.fm, Metaverso…)
● Bideojokoak (Fifa, Twitch, Fornite, LOL, GTA…)-PEGI kodearen videojuegosenfamilia.com
● Apostuak online (bet365, Codere, Marca Apuestas…)
Saioan aholku eta gomendio desberdinak eman zituen (Netiqueta: inguru digitalean dauden errespetu eta hezkuntza kodeak) eta gaitasun digitalak eskura ditzaten hainbat baliabide eskaini ere.

Nagore Garcíaren aurkezpena:

 

Nagore Garciak gomendatutako baliabideak:

● Incibe
Pantallas Amigas
● IS4K: Internet Segura For Kids
Empantallados
ANAR Fundazioa
● FAD: Educación Conecta
● Educación para Familias (Laura Cuesta)
● Iwomanish (Familia, Tecnología y ciudadanos digitales. María Zabala)
● Agencia española de protección de datos
Oficinas de Seguridad del Internauta

X