Jorge Flores: "Bizitzeko trebetasunak, adikzioak prebenitzeko".

Jorge Flores PantallasAmigas-eko zuzendariak, HaurARTEan tailerren esparruan, saio bat eskaini zuen telefono mugikorraren, bideojokoen eta on line jokoen gehiegizko erabilerari buruz.

Floresek nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela bizitzeko trebetasunak edukitzea, adikzioak prebenitzeko baliagarriak baitira, "baita Internet gure bizitzara iritsi baino lehen ere". Teknologia garatuta ere, trebetasunak berdinak dira, baina Floresek nabarmendu du batzuk indartu egin behar ditugula, hala nola enpatia, pentsamendu kritikoa eta emozioen eta sentimenduen erabilera.

Laburpen gisa, Pantallas Amigaseko zuzendariak jarraibide batzuk eman zituen gehiegizko erabilera prebenitzen laguntzeko:

  • Pantailen erabilera atzeratu, ez sartu oso adin txikietan.
  • Gurasoen kontrola.
  • Funtsezkoa da zer eredu ematen dugun.
  • Pentsamendu kritikoa bultzatu.
  • Online esperientziak eduki gure seme-alabekin, haiekin jolastu online. Erabileraren lehenengo faseetan lagundu, ondo erabiltzen irakasteko. Online denbora partekatzeak konfiantza sortzen du.
  • Gehiegizko erabilerari buruz hausnarrarazi. Adibidez, online zenbat denbora pasa duten eta denbora horretan zer egin ez duten azpimarratuz.
  • Aisialdi digitala ez beste alternatiba batzuk sustatu, beste joko batzuk eskaini.
  • Negoziatu.
  • Une batzuetan deskonektatu beharra, mugikorra erabiltzen ez den uneak (gosaria, bazkaria, afaria…).
  • Jakinarazpenak desaktibatu eta/edo pantaila nagusitik aplikazioan sartzeko aukera kendu.
  • Arreta jarri bideojokoaren eta apustuen arteko loturan.

Gehiegizko erabilera prebenitzeko baliabideak: gurasoen babeserako tresnak sakelakoan, bideojoetan, sare sozialetan...; gidak; dekalogoak; podcastak...

X