Innova+Gazte tailerraren balorazio ona. Garapen Jasangarrirako Helburuak eta berrikuntza izan ziren ardatzak.

Joan den maiatzaren 27 eta 28an, Innova+Gazte tailerra egin zen, Palmera-Montero Gunean. 18 urtetik 30 urtera bitarteko hemeretzi gazte baino gehiago bildu zituen, eta oso harrera ona izan zuen.

Programaren helburua Lamiaren Oihua ikerketa talde psikopedagogikoak eta Hezkide astialdiko eskolak jarritako erronka sozialei erantzutea izan zen.

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatu zuen programa, berritzailea bera, eta gazte taldeek gizartea berritzeko soluzio eta tresnak diseinatzeko aukera bat izan zen, ideiak proiektu jasangarri bihurtzeko aukera.

Dinamika eta metodologia berritzaileen bitartez eta beharrezkoak diren gaitasun eta abileziak trebatuz, parte hartzaileek, hiru taldetan banatuta, Irunen inpaktu soziala izateko soluzio erreal eta berritzaileak proposatu zituzten, sormena erabiliz.

Zeharka, garapen jasangarrirako helburuak landu zituzten, baita sormena, partaidetza, pentsamolde kritikoa, talde lana, lidergoa, komunikazioa eta beste gaitasun batzuk.

Zortzi orduz, bi saiotan, hiru taldeek prototipoa diseinatu zuten, eta, azken egunean, jarri zieten erronkaren emaitza azaldu zieten entitate sozialei.

Gazteek talde lanean aritzeko aukera balioetsi zuten, parte hartzaileen aniztasuna, soluzioak aurkitze aldera elkarrekin aritzeko aukera, saioen dinamismoa, giroa, eta tailerra emateko modua.

Era berean, ontzat jo zuten proiektuak modu jakin batean gauzatzeko baldintzarik eza; izan ere, une oro, sormena, parte hartzea eta berrikuntza sustatu ziren, eta dinamika bakoitza lantzeko denbora errespetatu zen.

Gainera, proiektu pilotuak sortzeko erabilitako dinamiken aniztasuna eta sortu ziren blokeoetatik irteteko laguntza balioetsi zituzten.  Alde horretatik, Elena Arnaizek eta Nagore Garcíak dinamizatu zituzten saioak: Arnaiz talentuan espezializatutako psikologoa da, eta García, berriz, komunikazioan aditua.

Esan bezala, Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatu zuen ekimena, GazteARTEan GJH programaren esparruan. Hain zuzen ere, haren helburua da ikusaraztea zer garrantzitsua den garapen jasangarrirako helburuak gazteekin batera lantzea, eta, horretarako, sentsibilizazio eta dibulgazio kanpainak egiten dira, irun.org/gazteARTEan web orrian eta sare sozialetan.

Programaren bidez, gizartea aldatzeko, hazteko eta berritzeko funtsezko eragile bihurtu nahi dira gazteak, ikuspegi pedagogikotik eta sentsibilizazioaren ikuspegitik.

X