Tailerra: “Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala"."

"Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala" tailerra HaurARTEan programaren barruan kokatzen da, Hezkuntza Digitala Positiboa zikloaren baitan.

Ikastaroa Nagore Garciak emango du, kazetaria eta komunikazio gaietarako eta sare sozialen inguruko gaietarako aholkulari eta trebatzailea da. Eraldaketa digitalari eta komunikazio estrategikoari buruzko aholkulari lanak egiten ditu enpresentzat eta administrazio publikoentzat, eta 18 urte baino gehiago lan egin du administrazio publikoarentzat komunikazio eta gazteria gaietan, haur, nerabe eta gazteentzako eta berauen senideentzako proiektu digitalak garatzen eta udalei gaiari buruzko aholkuak ematen.

Euskaraz izango da, ekainaren 9an, Irungo Palmera Montero aretoan guraso eta hezitzaileentzat.

HaurARTEan programaren helburua da ikaskuntza partekatuko tokiko komunitatea sortzea, haurren eta nerabeen eskubideen inguruan. Tailerrean esperientzia digitalak familiartean lantzeko tresnak emango dira. Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojoko nagusien ezaugarriak eta gazteen kontsumo ohiturak aztertuko dira. Heziketa digital arduratsu eta positiborako tresna, baliabide eta praktikak emango dira, eta identitate digital ona izatearen garrantzia landuko da.

 

 Laburpen fitxa

Data  Ekainak 9
Izenburua  "Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala"
Hizlaria  Nagore García Sanz, consultora de comunicación y estrategia digital
Hizkuntza  Euskara
Ordutegia  17:30-19:30
Lekua  Palmera Montero Gunea
Izen ematea Epea:maiatzak 27-ekainak 8. Izen ematea hemen.
Info+  Hemen.
X