Ana Estévez: “Garrantzitsua da familiek gaitasun kritikoa garatzen laguntzea”

Joan den apirilaren 6an, Palmera Montero Gunean, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko irakasle titular eta Psikologia Orokor Sanitarioko masterraren zuzendari Ana Estévezek “Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullying-a, sexting-a, grooming-a, aztarna digitala” tailerra eman zuen, HaurARTEan programaren barruko Heziketa digital positiboa zikloaren esparruan.

Nerabeak ulertzeko oinarriak eman zizkigun Estévezek, eta helarazi zigun zer garrantzitsua den sare sozialak ezagutzea eta nerabeek nola erabiltzen dituzten jakitea.

Hona hemen oinarri horietako batzuk:
Sare sozialetan, zabaltzen den irudi edo bizitza zoriontasuna da.
● Adrenalina shockek, like-ek adrenalina igoarazten digute, eta gizakiaren droga nagusietako bat dira: maitatua sentitzea. Nerabezaroan, oso garrantzitsua da hori, eta, like beharra dela-eta, sare sozialek antsietatea eta beharrizan kontrolgabeak sorrarazten dituzte.
Berehalakotasunak, dena azkar eskuratu ahal izateak, frustrazioarekiko tolerantzia zero izatea dakar, eta online denaren (berehalakoaren) eta offline denaren ezaugarriak bereizteko zailtasunak izatea.
● Garrantzitsua da nerabeek beren buruari galdetzea zer ez diren egiten ari edo norekin ez dauden online egoteagatik.
● Nerabeentzat, sare sozialak segurtasuna dira, leku seguru bat; beti aurkitu dezakete hitz egiteko eta espresatzeko norbait, eta, gainera, autonomia, autoestimua eta autoespresioa eskaintzen diete sareek.

Sare sozialen erabilera okerra

 Sare sozialen erabilera okerraren barruan, Estévezek ziberbullying-a, sexting-a, ezezagunekiko hitzorduak eta pornografiaren eskuragarritasuna nabarmendu zituen.

 

Ziberbullying-a 

Ziberbullying-a online jazotzen da, eta ondorio larriak ditu, umiliazioa publikoa baita. Beste pertsona bati kalte egitea da helburua, baina oihartzuna oso handia da, kaltea online egiten baita; gainera, nahi izanez gero, anonimoki. 
 
Estévezek emandako datu batzuk: 
● Ziberbullying mota asko daude, hala nola norbait jotzen den eszena bat grabatu eta zabaltzea eta inor bakartuta uztea.
● Nerabe batzuek ez dute jakinarazten, gurasoek Interneten erabilera murrizteko beldur direlako. Haientzat, dena Interneten gertatzen da, eta denaren berri izan nahi dute.
● Inor bullying-aren biktima izaten ari den zantzu nagusietako bat eskolara joan nahi ez izatea da.
 
Zer har daiteke ziberbullying-tzat?
● Posta elektronikoaren bidez mezu mehatxagarri edo iraingarriak jasotzea. 
● Sakelakoaren bidez mezu mehatxagarri edo iraingarriak jasotzea.
● Bestek Interneten noren irudi umiliagarriak jartzea.
● Bestek Interneten nori buruzko komentarioak jartzea. 
● Bestek noren identitatea usurpatzea eta nor zerbait umiliagarria egitera behartzen duen bitartean bideoan grabatzea edo fotografiatzea.
● Nori fisikoki erasotzen dioten bitartean bideoan grabatzea edo fotografiatzea. 
● Bestek nori buruzko informazio konfidentziala zabaltzea. 
● Nor online baztertuta uztea. 
● Mezu mehatxagarriak masiboki jasotzea.
● Bestek nor jarrera sexualetan grabatzea.
 
 

Sexting-a

Teknologia berriak baliatuz bestek nor jarrera probokatzaile edo sexyan, azpiko arropetan edo biluzik agertzen den argazkiak zabaltzea da sexting-a. Horrelako irudien zabalkundeak ondorio larriak izan ditzake adingabeengan. 
 

Identitate faltsuak eta ezezagunekiko hitzorduak 

 

Pornografiaren eskuragarritasuna 

Nerabeek oso txikitatik kontsumitzen dute pornografia, eta, horren ondorioz, eguneroko bizitzan, pornografiaren berezko portaera eta jardunbideak nahi dituzte emakumeekiko harremanetan.
 

Prebentzioa

Gakoa prebentzioa da, autoestimua lantzea, emozioak erregulatzen ikastea, ezetz esaten ikastea, harreman onak eta txarrak bereizten jakitea, eta etxean harremanen eredu onak izatea. Garrantzitsua da familiek gaitasun kritikoa garatzen lagundu dezaten, laguntza eman dezaten, seme-alabak online zertan ari diren jakin dezaten, seme-alabek erabiltzen dituzten sare sozialak ezagut ditzaten, eta esku hartzen hasteko marra gorriak finka ditzaten. Offline bizitzako arriskuak Interneten: egiaz, horixe da sare sozialen erabilera okerra, eta, helduak garen aldetik, horrelako arriskuei kasuan-kasuan nola aurre egin jakiteko tresnak eskuratzen lagundu behar dugu.
 

 

Ana Estévezek gomendatutako baliabideak

No-cosas. Quiebras del mundo de hoy. Byung-Chul Han.
La era del vacío. Gilles Lipovetsky.
Data Nomics. Paloma Llaneza.
Sonríe o muere. La trampa del pensamiento positivo. Barbara Ehrenreich
Happycracia. Edgar Cabanas, Eva Illouz
Mi vida por un like. David Rulpérez
Pornografía. El placer del poder. Rosa Cobo.
Pantallas Amigas (webgunea).
https://www.is4k.es/

 

 

X