GJHen garrantzia GazteARTEan-en

GazteARTEan Gazteria Zerbitzuan bat egiten dugu Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH), kritikoak, berritzaileak eta aldaketaren aldeko eragileak diren gazteak ahalduntzen laguntzen jarraitzeko.

Garapen jasangarriko helburuak (GJH) ekiteko dei unibertsala dira, pobrezia amaitzeko, planeta babesteko eta pertsonen etorkizuna hobetzeko mundu osoan.

Horrela, Gazteria Zerbitzuan modu transbertsalean lantzen ditugu jasangarritasuna, osasuna eta ongizatea, genero-berdintasuna, inklusioa eta konpromisoa programa, zerbitzu eta jarduera guztietan, besteak beste.

Irungo Udalak ere Garapen Jasangarriko Helburuen aldeko konpromisoa du, eta udalerriko ingurumen- eta gizarte-politikak integratzen ditu.

Ildo horretan, udalerrian Eskola Agenda 2030 ere lantzen da ikasleei ingurumeneko hezkuntza eta sentikortasuna emateko, bai eta garapen jasangarriko tokiko proiektuetan parte hartzeko ere.

Gazteria Zerbitzuan baditugu nabarmentzeko moduko programak, hala nola GazteARTEan EKO. Haren bidez, gazteen artean birziklatzea, zabor-bilketa eta lankidetza sustatu dira.

Gainera, Asexora-T zerbitzuan eta Gaztelekuan eta Haurtxokoetan antolatzen diren ekintzetan haur, nerabe eta gazte konprometitu, aktibo eta inklusiboak izateko programazioaren alde egiten da.

GazteARTEan zerbitzuan garrantzi berezia ematen diogu haur eta gazteekin egiten dugun sentsibilizazio-lan guztiari, tokiko esparruan aldaketaren eta eraldaketaren aldeko benetako eragileak izan daitezen.

Garrantzitsua da gazteen parte-hartzea sustatzeko lan egitea, gizarte-kohesioaren eta erakunde publikoen esfortzua uztartuta.

Horrela, GazteARTEan zerbitzuan 2030 Agendaren espirituaren araberako gobernantza baten alde egiten dugu lan. Gazteak kontuan izanda lankidetza publikoa sustatzeko, eraldaketa sozialaren alde.

X