Konekta Labs 2022 Jardunaldiak

Gazte ikasleen esperientziak

Konekta Labs 2022ko jardunaldiak martxoaren 4an eta 5ean izango dira, Palmera Monteron (2. aretoan).

Ostiraleko saioa 17:30etatik 19:30etara izango da, eta larunbatekoa 11:30etatik 14:00etara. Ordutegi horiek orientatiboak dira, izan ere, hizlari kopuruaren arabera luzatu edo laburtu egin daiteke.

Saio horietan, titulazio desberdinetako zenbait gazte elkartuko dira ikasketei buruz dituzten esperientziak kontatzeko. Titulazio horietako batzuk dira haur-hezkuntza, kimika, erizaintza, antropologia, lehen hezkuntza, gizarte lana, jarduera fisikoa eta kirola, nekazaritza, nazioarteko harremanak eta zientzia politikoak...

Jardunaldietan, hauetariko ikasketei buruzko erabakia, helburuak eta itxaropenak, ikastetxe aukeraketa eta ziklo aldaketa bezalako gaiak landuko dira beste hainbat gaien artean.

Formatu honen bidez, esperientziak lehen pertsonan eskaini nahi dira, aurrez aurreko elkarrizketen bidez, etapa berriaren norabidea aukeratu behar duten pertsonen gidari, inspirazio eta motibazio izan daitezen.

Jardunaldi hauek ikasketa berriak hasteko etapan dauden pertsonei zuzenduta daude, bai erdi edo gai mailako LHn, bai unibertsitateko graduren batean.

Jardunaldiak irekiak dira eta edonor da ongietorria. Halaber, hurbileko zentroetan ikasteko dauden aukerei buruzko informazioa emango da, horien liburuxka bidez.

X