Berriak
Irungo Haur eta Nerabeen Partaidetza Foroan parte hartzen duen El Pilar taldeak Irungo Udaleko teknikarien bisita jaso zuen. DBHko 2. mailako ikasleek osatzen dute, eta ikasleek beren interesekin eta Irungo hiriarekin lotutako hainbat proposamen landu dituzte.
Eider Goiburu psikologoa, sexu hezitzailea eta berdintasun teknikaria da. HaurARTEan tailerren barne, honako tailer hau eskaini zuen martxoaren 13an: Nola lagundu nerabezaroan sexualitate aske eta osasungarria izaten.
Nerabezaroan harreman osasungarriak eraikitzeko moduari buruzko HaurARTEan tailerrak otsailaren 28an hasi ziren Sara Desirée Ruizekin. Nerabezaroan aditua den gizarte hezitzaileak zenbait gako eman zituen etapa horretan mugak jartzerako orduan. Hitzaldia Palmera Montero Gunean izan zen 70 pertsona ingururen aurrean.
Otsailaren 25ean bosgarren Haurtxokoa ireki dugu, gehien bat Irun zentroan dagoen beharrari erantzungo diona, Palmera Montero, Lapitze, Kateak eta San Migueleko Haurtxokoaekin batera.
Gazteartean Irungo Udaleko Gazteria arloak «HaurArtean» tailerren beste edizio bat iragarri du. Otsailetik maiatzera bitartean luzatuko dira, eta gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta daude, nerabeen garapena laguntzeko helburuarekin.
Errespetuzko hazierari buruzko HaurARTEan tailerretako materialak eskuragarri daude GazteARTEan webgunean.
Gazteriako ordezkari Santi Jimenezek gaur goizean berretsi du hirian Gazteleku berri bat irekiko dela abenduaren 30ean Pio Caro Baroja plaza 3an.
Santi Jiménezek «espazio berri hau irekitzeak duen garrantzia» aipatu du. «Badakigu gure gazteak direla etorkizuna, beti nabarmentzen dugu, eta horregatik beharrezkoa da hirian beren lekua dutela sentitzea. Gazteleku hau zen gobernu-akordioaren helburuetako bat, eta gaur hori lortu dugula esan dezakegu».
Artiako Gazteleku berria beste bat izango da Martindozeneakoaz gain, eta udalaren helburu nagusietako bati erantzuten dio. Helburua da Gazteria arloaren bidez Irungo nerabeei zuzendutako aisiarako eta astialdiko udal-ekipamenduen estaldura zabaltzea eta kualifikatzea, Haur eta Nerabeen I. Planean hartu zen konpromisoa betetzeko.
Irungo Udalaren eguberrietako programazioaren esparruan, Gazteriako ordezkari Santi Jiménezek bere departamentuak datozen egunetarako prestatu duen programa espezifikoaren berri eman du.
Hezitzaile eta gurasotasun sortzailean aholkulari Sharlotte Limodinek joan den abenduaren 1ean "Autoestimua indartzea autoerregulazioan lagunduz" izeneko tailerra eskaini zigun Palmera Montero Gunean.