GazteARTEan-ek ikerketa-beka bat eskaintzen du haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroaren alorrean, herritar gazteen ikerketa-lanak sustatzeko asmoz, Udalaren eta gazteen arteko lankidetzarako bideak irekitzeko.

Logo GazteARTEan beka

BECA GazteARTEan 2022
2022ko GazteARTEan beka
Haur, nerabe eta gazteen alorreko "GazteARTEan 2022" ikerketa beka
  • Helburua: Haurtzaroa eta/edo nerabezaroa eta/edo gaztaroa gai nagusitzat dituen ikerkerta eta ekintza proiektu bat garatzea.
  • Epea: 2022/10/24-raino
  • Zuzkidura ekonomikoa: 8.000€


BECA GazteARTEan 2021
2021eko GazteARTEan beka
LGTBIQ+ gazteak Irunen: ba al dakigu zer dagoen?

Irungo LGTBIQ+ biztanleriari, garen gizarte-pertzepzioari eta baliabideetarako sarbideari buruzko ikerketa.

Proiektu honen helburua da herritar gazteek gai honen inguruan adierazten dituzten arazoak eta beharrak lantzea. Horrela, Irungo gazteen errealitatea ezagutu, kontrastatu nahi da, eta honen inguruan eztabaidatu, horrela herritarrak sentikorragoak izan daitezen, beharrezkoa tresnak izan ditzaten bizikedetza osorako eta espazio seguruak izan ditzaten herritar gisa dituzten eskubideak gauzatzeko eta garatzeko.

Era berean, gazteak inklusiboak izateko aurrerabidea sustatu ere egin nahi da, Irungo LGTBIQ+ kolektiboko gazteek dituzten behar espezifikoak hobeto uler ditzaten.


BECA GazteARTEan 2019
2019ko GazteARTEan beka
Maitasun-harremanak eta sexu-jokabideak. Nerabezaroa.

Ikerketa/ekintza proiektu bat, Irungo nerabe ikasle gazteen maitasun-harremanei eta sexu-jokabideei buruzkoa. Sexualitatea bizitzaren alderdi unibertsala da, eta berebiziko garrantzia dauka gaztaroan.

Azken urteetan, teknologia berriak masifikatu dira, adingabeak babesik gabe egon dira jasotzen duten edukiaren aurrean eta sexu-hezkuntza faltatu izan da ikasgelan. Hori dela eta, arrisku-egoera ugari egon dira. Ikerlanak datu kuantitatiboak bilduko ditu Irungo 15 eta 19 urte bitarteko nerabe ikasleen bizipenen inguruan, sexualitateari edo sexualitateei dagokienez.


BECA GazteARTEan 2018
2018ko GazteARTEan beka
Eta orain, zer?

Ikerketa honen abiapuntua une hori da, «eta orain, zer» esatekoa. Gazteak huts handi bat sentitzen dute aurrean beren etorkizuna aukeratu behar dutenean, lan-merkatuan sartu behar direnean, helduaroko onartutako ardurak beren gain hartu behar dituztenean eta beren etxe propiora joateko etxetik alde egin behar dutenean, beren bizitza bizi behar dutenean.

Ikerketa honetan ez da gazteria oro har ikertuko, hiri bakar batekoa baizik: Irungoa, hain zuzen. Ikerketaren xedea da aztertzea zer gaik kezkatzen dituzten Irungo gazteak etorkizunari begira, eta helburu nagusia da horien iritzi globalean berri izatea, bai eta horien izaera ere, hiriarekiko harremanean. Horrela, pertsona gisa garatzeko zer aukera dituzten jakingo dugu, bai eta ekonomikoki independenteak izateko ere, hala enpleguan nola familiaren etxeari dagokionez.

X