INNOVA GAZTE GazteARTEan

2022/05/27 - 2022/05/28

16:00-20:00 / 10:00-14:00

Palmera Montero

Dohainik

Elebitan

Gazte bila gabiltza!

Trebetasunak eta gaitasunak entrenatu nahi badituzu, taldean gizarte-erronkei irtenbideak emateko proiektu batean parte hartu, sormena, berrikuntza eta komunikazioa modu praktiko, dinamiko eta arinean garatzeko esperientzia batean parte izan nahi baduzu, hau da zure tailerra.

Tailer praktiko eta doako honetan, metodologia berritzaileen eta gizarte-berrikuntzako tresnen bidez, egungo erronkei irtenbideak bilatuko dizkiegu, garapen jasangarriaren helburuetan oinarrituz, taldean ikasiko dugu eta gure aletxoa munduari emateko irtenbideak diseinatuko ditugu.

18 eta 30 urte bitartean badituzu, eta hazteko eta ikasteko gogoa baduzu, maiatzaren 27an eta 28an ekimen berri honetan itxarongo zaitugu, ideiakk proiektu jasangarri bihurtzeko eta zure etorkizunean beharrezkoak diren zeharkako trebetasunak eskuratzeko.

Zure zain gaude!

Izen-emateko formularioa

X