Heziketa digital positiboa. HaurARTEan tailerrak. GazteARTEan

2022/05/07

10:30-12:30

Palmera Montero

Doan. Aldez aurreko izen-ematea.

Gaztelaniaz

"Los sexismos en la red y sus efectos en las personas adolescentes" ("Sareko sexismoak eta nerabeengan duten eragina").

Sare sozialetan etengabe ikusten dira sexismoz eta indarkeriaz betetako iruzkinak, irudiak, bideoak eta audioak, batik bat emakumeez edo LGTBIQ+ kolektiboaz ari garenean. Oharkabean iristen zaizkigu. Ondorioz, horrelako edukiak ikusi edo entzutean, naturalizatzera hel gaitezke. Hori dela eta, benetan garrantzitsua da sexu-heziketa. Tailer honetan, sare sozialetan zabaltzen diren jarduera eta/edo jokamolde sexista horiek identifikatzen saiatuko gara, bai eta nerabeek ikusten dituzten eduki horiek ere. Horrelako edukiak ikusteak beren bizitzan eta harremanetan zer ondorio izan ditzakeen ere aztertuko dugu. Azkenik, mundu digitalarekin eta nerabeen harremanekin bizikidetzan aritzeko baliabide batzuk ezagutuko ditugu.

Raquel Calvo, hezitzaile soziala, sexologoa eta prestakuntza-ikastaroetako irakaslea da. Sexu-heziketarekin lotutako tailerrak eta hitzaldiak eman ditu 2011tik, adin guztietako pertsonentzat. 2018tik aurrera, gainera, «Asexora-t» zerbitzuaren arduraduna izan da. Zerbitzu hori Irungo haurrei, nerabeei, gazteei eta familiei sexu-aholkularitza eta sexu-heziketa eskaintzeaz arduratzen da. Pornografiaren erabilerari eta nerabe eta gazteen sexu-jokaerei buruzko ikerketa-proiektu batean parte hartu du. Gainera, zenbait komunikabiderekin kolaboratu du, artikuluak eta lokuzioak bidalita.

Izen-emate epea: apirilaren 22tik maiatzaren 5era, plazak agortu arte. Izena emateko hemen sakatu.

Heziketa digital positiboa. HaurARTEAn tailerrak:

Martxoak 30. "Experiencias digitales positivas en familia: retos y claves para educar digitalmente a nuestras hijas e hijos" ("Esperientzia digital positiboak familiartean: seme-alabak mundu digitalean hezteko erronka eta oinarriak").

Apirilak 6. "Mal uso de las redes sociales: ciberbullying, sexting, grooming, huella digital". ("Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullyinga, sextinga, groominga, aztarna digitala").

Maiatzak 7. "Los sexismos en la red y sus efectos". ("Sareko sexismoak eta horien eragina")

Maiatzak 19. "Uso abusivo del móvil, redes sociales, videojuegos y juegos on-line. ¿Cómo actuamos?" ( "Sakelakoaren, sare sozialen, bideojokoen eta online jokoen abusuzko erabilera. Nola jokatzen dugu?")

Ekainak 9. "Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala".

 

X