Heziketa digital positiboa. HaurARTEan tailerrak. GazteARTEan

2022/06/09

17:30-19:30

Palmera Montero

Doan. Aldez aurreko izen-ematea.

Euskaraz

Tailer honetan, gazteek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojoko nagusien ezaugarriak eta gazteen kontsumo ohiturak aztertuko dira. Heziketa digital arduratsu eta positiborako tresna, baliabide eta praktikak emango dira, eta identitate digital ona izatearen garrantzia landuko da.

Nagore García Sanz kazetaria eta komunikazio gaietarako eta sare sozialen inguruko gaietarako aholkulari eta trebatzailea da. Eraldaketa digitalari eta komunikazio estrategikoari buruzko aholkulari lanak egiten ditu enpresentzat eta administrazio publikoentzat, eta hemezortzi urte baino gehiago lan egin du Administrazio Publikoarentzat komunikazio eta gazteria gaietan, haur, nerabe eta gazteentzako eta berauen senideentzako proiektu digitalak garatzen eta udalei gaiari buruzko aholkuak ematen.

Izen-emate epea: maiatzak 27- ekainak 8, plazak agortu arte.

Izen-emate orria.

Heziketa digital positiboa. HaurARTEAn tailerrak:

Martxoak 30. "Experiencias digitales positivas en familia: retos y claves para educar digitalmente a nuestras hijas e hijos". ("Esperientzia digital positiboak familiartean: seme-alabak mundu digitalean hezteko erronka eta oinarriak").

Apirilak 6. "Mal uso de las redes sociales: ciberbullying, sexting, grooming, huella digital". ("Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullyinga, sextinga, groominga, aztarna digitala").

Maiatzak 7. "Los sexismos en la red y sus efectos". ("Sareko sexismoak eta horien eragina")

Maiatzak 19. "Uso abusivo del móvil, redes sociales, videojuegos y juegos on-line. ¿Cómo actuamos?" ("Sakelakoaren, sare sozialen, bideojokoen eta online jokoen abusuzko erabilera. Nola jokatzen dugu?")

Ekainak 9. "Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala".

 

X