Agortuta Heziketa digital positiboa. HaurARTEan tailerrak. GazteARTEan

2022/05/19

17:30-19:30

Palmera Montero

Doan. Aldez aurreko izen-ematea.

Gaztelaniaz

"Uso abusivo del móvil, redes sociales, videojuegos y juegos on-line. ¿Cómo actuamos?" ("Sakelakoaren, sare sozialen, bideojokoen eta online jokoen abusuzko erabilera. Nola jokatzen dugu?”).

Sakelakoen, sare sozialen eta bideojokoen abusuzko erabilerak arriskuan jartzen ditu osasuna eta ongizatea; bereziki, haur eta nerabeen artean. Bestalde, ausazko jokoetan aritzeko eta kirol apustuak egiteko modu berriek kalteak eta adikzio nahasmenduak ekarri dizkiete gazteei eta, tartean, adingabeei. Tailer honetan, arazo hau prebenitzeko eta goiz antzemateko ezaupideak eta testigantza baliagarriak emango dira, arazoa gero eta larriagoa baita.

Jorge Floresek Informatikako lizentzia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta multimedia hezkuntzari aplikatuz hasi zen lanean. Gero, 2004an, PantallasAmigas ekimena jarri zuen martxan. Familia eta profesionalentzako gidaliburu ugari idatzi ditu, eta arriskuei buruz prebenitu eta sentsibilizatzeko baliabide didaktikoak eta kanpaina multimediak prestatu, ziberbullyingaren, groomingaren, sextingaren, sextortsioaren, genero ziberindarkeriaren, desinformazioaren, teknoadikzioen eta online pribatutasunaren gainean. Unibertsitate mailako eta udako ikastaroetako irakaslea da, eta Kongresuaren eta Senatuaren aurrean agertu da, adingabeei eta Interneti buruzko gaiak eta genero ziberindarkeriaren gainekoak azaltzeko. Nazioarteko foroetan parte hartu du, Europan eta Latinoamerikan, non Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoarentzako aholkulari eta trebatzaile lanak egin dituen ziberkrimenaren prebentzioaren esparruan.

Izen-emate epea: maiatzak 6-18. Izen-emate orria.

Heziketa digital positiboa. HaurARTEAn tailerrak:

Martxoak 30. "Experiencias digitales positivas en familia: retos y claves para educar digitalmente a nuestras hijas e hijos". ("Esperientzia digital positiboak familiartean: seme-alabak mundu digitalean hezteko erronka eta oinarriak").

Apirilak 6. "Mal uso de las redes sociales: ciberbullying, sexting, grooming, huella digital". ("Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullyinga, sextinga, groominga, aztarna digitala").

Maiatzak 7. "Los sexismos en la red y sus efectos". ("Sareko sexismoak eta horien eragina")

Maiatzak 19. "Uso abusivo del móvil, redes sociales, videojuegos y juegos on-line. ¿Cómo actuamos?" ("Sakelakoaren, sare sozialen, bideojokoen eta online jokoen abusuzko erabilera. Nola jokatzen dugu?")

Ekainak 9. "Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala".

 

X