Agortuta Heziketa digital positiboa. HaurARTEan tailerrak. GazteARTEan

2022/04/06

17:30-19:30

Palmera Montero

Doan. Aldez aurreko izen-ematea.

Gaztelaniaz

"Mal uso de las redes sociales: ciberbullying, sexting, grooming, huella digital" ("Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullyinga, sextinga, groominga, aztarna digitala").

Sare sozialak oker erabiltzeak askotariko arriskuak dakartza, eta garrantzitsua da arriskuok zein diren jakitea. Tailer honetan, batzuez jardungo da, hala nola ziberbullyingaz (ikastetxean eta eskolaz kanpoko jardueren esparruan hasten den eta azkenean sareetara hedatzen den jazarpenaz) eta irudi eta bideo intimoak partekatzeaz, eta haiei aurre egiteko oinarriak emango dira.

Ana Estévez Deustuko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoen Saileko irakasle titularra da. Psikologia Orokor Sanitarioko Masterraren zuzendaria da, eta substantziarik gabeko adikzioen eta berauekin lotutako prozesu kognitibo emozional eta erlazionalen ildoaren arduraduna da. Ildo horretatik, azterlan ugari argitaratu ditu, Espainian zein nazioartean, eta esku hartzeko hainbat forotan parte hartu du. Hainbat ikerketa sari irabazi ditu, Espainian zein nazioartean, eta proiektu ugaritan parte hartzen du; batzuetan, Europa mailan. Joko Arduratsurako Aholkularitza Kontseiluko kide da, baita Ausazko Jokoen Zale Errehabilitatuen Espainiako Federazioko ohorezko kide ere.

Izen-emate epea: martxoak 18- apirilak 5, plazak agortu arte.

Izen-emate orria.

Heziketa digital positiboa. HaurARTEAn tailerrak:

Martxoak 30. "Experiencias digitales positivas en familia: retos y claves para educar digitalmente a nuestras hijas e hijos" ("Esperientzia digital positiboak familiartean: seme-alabak mundu digitalean hezteko erronka eta oinarriak").

Apirilak 6. "Mal uso de las redes sociales: ciberbullying, sexting, grooming, huella digital". ("Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullyinga, sextinga, groominga, aztarna digitala").

Maiatzak 7. "Los sexismos en la red y sus efectos". ("Sareko sexismoak eta horien eragina")

Maiatzak 19. "Uso abusivo del móvil, redes sociales, videojuegos y juegos on-line. ¿Cómo actuamos?" ( "Sakelakoaren, sare sozialen, bideojokoen eta online jokoen abusuzko erabilera. Nola jokatzen dugu?")

Ekainak 9. "Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala".

 

X