Agortuta Heziketa digital positiboa. HaurARTEan tailerrak. GazteARTEan

2022/03/30

17:30-19:30

Palmera Montero

Doan. Aldez aurreko izen-ematea.

Gaztelaniaz

"Experiencias digitales positivas en familia: retos y claves para educar digitalmente a nuestras hijas e hijos"("Esperientzia digital positiboak familiartean: seme-alabak mundu digitalean hezteko erronka eta oinarriak").

Gurasoak, legezko tutoreak eta hezitzaileak, egunero-egunero, presio sozial askori eta etengabeko aldaketa sozioteknologikoei aurre eginez, adingabeen esperientzia digitalak prestakuntza akademikoa hobetzeko, garapen pertsonala sustatzeko eta etorkizunean lan munduan sartzeko aukera bihur daitezen saiatzen dira. Noren esperientzien berri ematea, seme-alabekin online egiten dutenari buruz argi eta garbi hitz egitea eta seme-alabak Internet modu autonomo, seguru eta kritikoan erabiltzeko gidatzea ez da erraza. Tailer honetan, Internetek seme-alabei dakarzkien arrisku eta onurei buruz jardungo da, eta adingabeak teknologia berriak eta sarea arduraz eta onerako erabil ditzaten gidatzeko komeni diren estrategiak azalduko dira.

Gemma Martínez Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazioko doktoregoa egin zuen, eta EU Kids Online ikerketa taldeko kide da, baita PantallasAmigasekoa ere. Ikerketa lanean, adingabeentzako eta berauen senideentzako online aukera eta arriskuen azterketa hartu du ardaztzat; bereziki, gurasoentzako bitartekaritza Interneten. Espainiako eta Europako hainbat ikerketa taldetako kide da, eta argitalpen zientifiko ugari kaleratu ditu, adingabeen artean Interneten erabilera positiboa sustatzeko.

Izen-emate epea: martxoaren 18tik 29 arte, plazak agortu arte.

Izen-emate orria.

Heziketa digital positiboa. HaurARTEAn tailerrak:

Martxoak 30. "Experiencias digitales positivas en familia: retos y claves para educar digitalmente a nuestras hijas e hijos". ("Esperientzia digital positiboak familiartean: seme-alabak mundu digitalean hezteko erronka eta oinarriak").

Apirilak 6. "Mal uso de las redes sociales: ciberbullying, sexting, grooming, huella digital". ("Sare sozialen erabilera okerra: ziberbullyinga, sextinga, groominga, aztarna digitala").

Maiatzak 7. "Los sexismos en la red y sus efectos". ("Sareko sexismoak eta horien eragina")

Maiatzak 19. "Uso abusivo del móvil, redes sociales, videojuegos y juegos on-line. ¿Cómo actuamos?" ("Sakelakoaren, sare sozialen, bideojokoen eta online jokoen abusuzko erabilera. Nola jokatzen dugu?").

Ekainak 9. "Nerabeek erabiltzen dituzten sare sozial eta bideojokoen nondik norakoak, erabilera arduratsua eta identitate digitala".

 

 

X