Plaiaundi

Txingudi-Bidasoa ES2120018 KBE Euskadiko itsasertzaren ekialdeko muturrean dago, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Funtsean, Bidasoa ibaiak osatzen du, haren padura-eremuak, irlak eta ertzak barne, Aiako Harria” KBE arekiko mugaren eta Plaiaundiren (Irun eta Hondarribiko udal-mugarteak) tartean. Jaizubia erreka eta haren ertzak ere eremu horretan daude, haren ibarraren zati bat eta ondoko padurak barne.

Gipuzkoako kostalde osoan, Bidasoko estuarioak (Txingudi sensu lato) pizten du kontserbaziorako interes handiena, bere ingurumen-balioak kontuan hartuta

Gune honek fauna eta flora aldetik izugarrizko balioa eta interesa duten paduragune funtzionalak ditu. Horietan, Batasunaren intereseko habitatak daude, eta haien artean lotura estua eta interkonexioa dago. EAEn horrelako habitat gutxi dago, eta Bidasoko estuarioan agertzen dira adierazgarri. .

Oso azpimarragarria da, adibidez, estuario honek gaur egun Gipuzkoan ezagutzen den Zostera noltii populazio bakarra mantentzen duela. Landaren hori “itsasbeheran estalita ez dauden lautada lohitsu edo hareatsuak (EBko 1140 kodea)" delako habitataren azpimota atlantikoa kolonizatzen duen fanerogama nagusia da.

Gainera, jarduera tradizional jakin batzuei eusten zaielako eta eremuaren barruan dauden gune batzuetako mareen dinamikarako berreskuratu daitekeelako, balio eta ahalmen handia hartzen du sistema horrek.

Gainera, Bidasoaren itsasadarreko estuarioa interes bereziko eremutzat jotzen da flora eta fauna kontserbatzeko; izan ere, EAEko flora eta fauna mehatxatuaren katalogoan sartutako espezie-populazioak bizi dira bertan, eta eremuak baldintza nahikoak ditu horiek beren populazioak gara ditzaten.

Espacio protegido Bidasoa Txingudi

Bere balio ekologikoen arabera eta Habitatei buruzko 92/43/EE Zuzentaraua aplikatuz, 1997an, Txingudi-Bidasoa eremua Natura 2000 Sarean sartzea proposatu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren abenduaren 23ko Erabakiaren bidez. Figura hori abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren eranskinean jasota dago, zeinaren bidez onesten baita, Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauarekin bat etorriz, Eskualde Biogeografiko Atlantikoko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda. Zerrenda hori ondoz ondo eguneratuz joan da, Erabaki bidez.

Baina, agian, hegazti-faunarentzat duen garrantzian datza Bidasoko estuarioaren alderdirik nabarmenena. Oro har, estuario hori oso gune garrantzitsua da Europako hegaztien migraziorako eta negualdirako.

Ziurrenik, kokapen geografiko estrategikoa delako da hain handia Txingudiko dibertsitate ornitikoa, bete-betean egiten baitu bat migrazio-ardatz atlantikoarekin. Alde horretatik, Txingudi da udazkeneko migrazioan Iberiar penintsulara sartzeko hegaztiek duten sarrera nagusia.

Humedal Txingudi

Eremu horrek hegazti-faunarentzat duen garrantzia kontuan hartuta, eta orduan indarrean zegoen Hegaztien Zuzentaraua (79/409/EEE Zuzentaraua) aplikatuz, 2000. urteko azaroan, ES0000243 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu zuten Txingudi.

Halako garrantzia duelako, Europako Natura 2000 sareko kide izateaz gain, Nazioarteko Garrantzizko Hezegune gisa agertzen da Txingudi, Ramsarreko Hitzarmenaren 2.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Txingudi Ekoetxea

Plaiaundiko parke ekologikoaren sarreran dago Txingudi Ekoetxea, eta bisitariek informazio guztia aurkituko dute bertan, bai Plaiaundiri buruz bai badiari eta Txingudiko Plan Bereziaren barruan sartutako naturaguneei buruz.

Ekoetxea Txingudi