Aurkezpena
Irungo udal-mugartean zenbait habitat edo naturagune daude, hala nola basoak, hezeguneak, ibaiak, errekak, zelaiak, eta abar. Naturagune horiek landare- eta fauna-eremuen mosaiko bat osatzen dute, eta udalerriko dibertsitate biologikoari balioa ematen diote.
Gune horien artean, bi naturagune babestunabarmentzen dira, babes-figuren bidez deklaratuak daudelako. Bata Aiako Harria da eta bestea, Txingudi. Bi gune horiek natura-balio handia aitortua dute nazioartean, eta naturagune babestuen Europako Natura 2000 Sarearen barruan daude.