Aiako Harria

Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) Gipuzkoako ekialdeko muturrean dago. Kokagune hori Bidasoa ibaitik Urumea ibairaino hedatzen da, eta Lapurdirekin (ekialdea) eta Nafarroarekin (hegoaldea) partekatzen du muga.

Bi ibai horiekin batera, Natura 2000 Sareko gune babestuetako bat da Aiako Harria. Eremu hori Parke Naturala deklaratuz dago babestuta 1995etik.

2004. urtean, Natura 2000 Sareko Batasunaren Intereseko Lekuen (BIL) zerrendan sartu zuen Europako Batzordeak, eta, 2013an, Eusko Jaurlaritzak kontserbazio-neurriak onetsi zituen, KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) izendatuta.

Aiako Harria Parke Naturalak 6.913 hektareako azalera du, eta hurbil duen itsas kostaldetik 800 metro gora dago, eta elefante talde baten itxura berezia du.

Batolito hau Paleozoikoan sortu zen, eta, beraz, Euskal Herriko materialik zaharrenetako batzuk azaleratzen dira. Irumugarrieta, Txurru eta Erroilbide ditu gailur nagusiak. Harri plutoniko hau (granitoak eta granodioritak, ale fin eta lodikoak) eta bere aureola metamorfikoa (eskistoak, grauvak, etab.) Pirinioetako mendebaldeko muturrean daude. Bere interes geologikoa handiagoa da, mineral-betak daudela kontuan hartzen badugu; horietako batzuk ezagunak eta ustiatuak, gutxienez, erromatarren garaitik.

Lurzoruak oso azidoak dira, eta hori argi eta garbi islatzen da inguruko landare-estalkian.

Parque Natural Aiako Harriak

Parkea eskualde biogeografiko atlantikoan dago, eta, ingurumen-ezaugarrien arabera, hainbat sektore bereizten dira. Hegoaldean, baso naturalak (pagadiak eta hariztiak) eta baso-plantazioak dira nagusi, eta lautadaren bat ere bai, artzaintzarako. KBEaren azaleraren % 30 inguru (2.000 ha) natura-intereseko habitatek osatzen dute.

Iparraldeko zatia (Endarako sakana) Aiako mendigunearen inguruan dago. Hor, malda handiko mendi-hegalak daude, zati handi batean basoz estalita eta askotan harkaitzak nabarmentzen direla. Gutxieneko kota, 6 metrokoa, Bidasoa ibaiaren behealdean dago. Hala ere, lurralde gehiena (% 71) 200 eta 500 metro artean dago.

Pirinioen inguruetan dagoenez, Aiako Harria mendigunea da Bizkaiko Golkoko aire-masek dakarten hezetasuna kondentsatzen lehena; beraz, prezipitazio ugari izaten da. Urteko prezipitazioa 2.000 mm-tik gorakoa da haranetan; gailurretan, berriz, 2800 mm-ra iristen da, eta neguko hilabeteetan erregistratzen da gehieneko plubiometrikoa. Kotagatik eta plubiometriagatik, zenbait azpiegitura eraiki dira ingurune horretan aprobetxamendu hidroelektrikorako edo ur-hornidurarako; besteak beste, parke naturalaren ipar-ekialdean dagoen Añarbeko urtegia (Gipuzkoako biztanleriaren erdia hornitzen du urez, 300.000 pertsona inguru).

Bertako lurzorua, lurraldearen zati handiena basogintzarako erabiltzen da batik bat: pagadiak, hariztiak eta baso-landaketak (koniferoak zein hostozabalak landatuz). Goi-eremuetan, nolabaiteko garrantzia du artzaintza estentsiboak; gainerakoan, sakabanatuta dago. Baserri gutxi dago eremuan zehar, eta daudenak sakabanatuta daude.

Gipuzkoako ekialdeko hiriguneetatik gertu dagoenez, aisialdi-funtzio garrantzitsua du eremu honek. Txangozale, mendizale eta piknik-talde asko joaten da bertara, Listorreta, Pikoketa, Arditurri eta beste sarbide batzuetatik sartuz.

KBEaren lurralde-eremua Gipuzkoako Lurralde Historikoko bost udalerriren artean banatzen da: Irun, Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Donostia. Lehen sektoreak garrantzi txikia du; industria-jarduera eta zerbitzuak dira nabarmenenak. Horregatik, udalerri horiek ez daude Aiako Harriko lurraldea erabiltzeko dinamiken mende.

Gainera, KBEaren barruan ez dago jendea bizi den gunerik, nahiz eta baserri batzuk sakabanatuta badauden.