Ayuntamiento de
Buscador

Irungo udalak herritar, denda eta enpresei zuzendutako aholkularitza energetiko zerbitzua eskaintzen du, kudeaketa energetikoaren inguruan sortu daitezkeen galderei era pertsonalizatuan erantzuna emateko helburuarekin.

Zerbitzuaren zeregin nagusiak, besteak beste, argia eta gasaren tarifei buruz informatzea, energia fakturen inguruko dudak argitzea eta gai hauen inguruan gomendio eta aholkuak ematea dira.

Eraginkortasun energetikoaren inguruko diru-laguntzen informazioa ere eskaintzen da, bai Irungo Udalak argitaratzen dituen laguntzei buruzkoa eta baita beste entitateenak ere, adibidez Gipuzkoako Foru Aldundia edo EVE-renak.

Energia kontuetan informazioa eta aholkularitza eskaintzen duen berariazko zerbitzua da, beraz, ez dira erreklamazio edo eskaerak gestionatuko. Hauek Kontsumo Bulegoaren eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (SAC) bitartez tramitatuko dira, orain arte bezala.Horrez gain, energia-merkatuei eta merkatu horietan parte hartzen duten figurei (merkaturatzaileak, banatzaileak), araudiari/legeriari edo energia berriztagarrien instalazioei buruzko kontsulta espezifikoagoei erantzuten saiatzen da, besteak beste.

2021eko ekainean abian jarri zenetik, honako gai hauetan eman die aholkularitza zerbitzu honek herritarrei:

    • Hornidura-fakturak interpretatzea eta konprimitzea.
    • Elektrizitate- eta gas-tarifak optimizatzea.
    • Informazioa ematea energia-eraginkortasuneko laguntzei eta dirulaguntzei, hornidurei eta autokontsumorako instalazioei buruz.

Energia kontuetan informazioa eta aholkularitza eskaintzen duen berariazko zerbitzua da, beraz, ez dira erreklamazio edo eskaerak gestionatuko. Hauek Kontsumo Bulegoaren eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (SAC) bitartez tramitatuko dira, orain arte bezala.

  • Zerbitzua nola eskatu dezaket?
    • SAC-ean hitzordu presentziala eskatzeko, 010 telefonora deituz edo 943 50 51 52 telefonora Irunetik kanpo deituz gero.
    • Arreta emailez jaso nahi izanez gero, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.
X