Ayuntamiento de
Buscador

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak (EHAA, 42, 2019ko otsailaren 28koa) jasangarritasun energetikoaren oinarrizko esparru juridiko berria arautzen du, bai euskal administrazio publikoen esparruan bai sektore pribatuaren esparruan. Horretarako, batzuek eta besteek bete beharreko oinarrizko eginbehar eta betebeharrak antolatzen ditu, funtsean, energia aurrezteko eta efizientziarako neurriak eta energia berriztagarriak sustatzeko eta ezartzeko neurriak bultzatzeko, eta baita mugikortasun-modu jasangarriagoak bultzatzeko ere.

Bestalde, parte-hartzea funtsezko zutabea da, jasangarritasun energetikorako udal-politikak diseinatzeko eta definitzeko.

Ondorioz, Jasangarritasun Energetikorako Partaidetza Batzordea sortu da, jasangarritasun energetikoaren alorrean organo aholku-emailea izateko. Batzorde horren helburua da Irungo Udalaren jasangarritasun energetikoko politiken diseinuan eta erabakietan eragile sozialek, kontsumitzaile-elkarteek, erakunde publiko adituek, gizarte zibileko ordezkariek eta langile-ordezkariek benetan parte hartzen dutela bermatzea.

Dokumentuak

X