Irungo energia berriztagarrien potentziala
Irungo Udalak sakon aztertu du gaur egun hiria zein egoeratan dagoen energiaren alorrean.
Azterketa horren barruan, eguzki-energia ezartzeko benetako potentziala aztertu da, eta herritarren eta sektoreko enpresen eskura jarri dira hiriko eraikinetako estalkien eguzki-potentzial fotovoltaikoari buruzko datu guztiak.
Emaitzak nahi bezala kontsulta daitezke bisorearen bidez.
Helburua da eguzki-energia fotovoltaikoak ezar daitezen sustatzea eta herritarrei hurbiltzea. Hala, aurretik ezagutu ahal izango ditu, bisoreak eskainitako datuekin, eraikinak zer energia-eskari duen guztira eta erabileratan banatuta, zenbateko azalera erabil dezakeen 1.100 kWh/m2-ko eguzki-erradiaziorako eta, azkenik, eraikin bakoitzean eragindako erradiaziorako zein den kokapen egokiena eguzki-kaptadoreak jartzeko.
Informazio horrekin, eta bisorearen laguntzaz eta eraikin bakoitzean "klikatuz" agertzen den eraikinaren fitxa bakoitzean erantsitako azalpen-dokumentuaren laguntzaz, kalkula daiteke eraikin bakoitzak zenbat eguzki-energia sor dezakeen eta, beraz, energia-eskariaren zenbateko portzentajea estali daitekeen eguzki-energiarekin.
Tresna hori erabiliz, energia berriztagarrien erabilera sustatzen da, klima-aldaketa arintzeko funtsezko elementu gisa, eta hiriaren kontzeptua aldatzen da: teilatuak jada ez dira estalki soilak; energia ekoizteko iturri bihurtu dira.