Aurkezpena
Azken urteotan, energia-eredu berri bateranzko konpromisoa sendotu du Irun hiriak, apustu irmoa egin baitu energia-eraginkortasunaren alde eta baliabideak zentzuz erabiltzearen alde.
ide horretan, nabarmentzekoa da 2010ean Alkateen Ituna ekimenari atxiki zitzaiola eta 2020rako isurketak murrizteko konpromisoak hartu zituela. Konpromiso hori sendotu egin da 2020. urtean, berriz ere atxiki egin baitzaio orain Klimarako eta Energia Jasangarrirako Alkateen Ituna esaten zaion horri. Horren harira, konpromisoak hartu ditu 2030erako isurketak murrizteko, eta klima-aldaketaren aurkako borrokan egokitzeko estrategiak ere zehaztu ditu.
Azkenik, autonomiaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak (EHAA, 42, 2019ko otsailaren 28koa) jasangarritasun energetikoaren oinarrizko esparru juridiko berria arautzen du, bai euskal administrazio publikoen esparruan bai sektore pribatuaren esparruan. Horretarako, batzuek eta besteek bete beharreko oinarrizko eginbehar eta betebeharrak antolatzen ditu, xedetzat hartuta, funtsean, energia aurrezteko eta efizientziarako neurriak, energia berriztagarriak sustatzeko eta ezartzeko neurriak eta berotegi-efektuko gasek isurketa murrizteko neurriak bultzatzea, eta baita mugikortasuneko modalitate jasangarriagoak bultzatzea ere.