Ayuntamiento de
Buscador

Alkateen Ituna 2008an abiatu zen Europan. Asmoa zuten klima eta energiaren arloan EBren helburuak lortzeko eta gainditzeko beren borondatez konpromisoa hartu zuten tokiko gobernuak biltzea.

2014. urtean, Alkateak Egokitzearen Alde ekimena abiarazi zuen Europako Batzordeak, Alkateen Ituneko printzipio berberetan oinarrituta, eta klima-aldaketara egokitzea du ardatza.

Alkateen Ituna eta Alkateak Egokitzapenaren Alde ekimenak bateratu egin ziren ofizialki Europako Parlamentuan 2015eko urriaren 15ean egindako zeremonia batean.

Ekimen berria, Klima eta Energiarako Alkateen Ituna, anbizio eta irismen handiagokoa da: hiri sinatzaileek konpromisoa hartzen dute EBko berotegi-efektuko gasak 2030erako % 40 murrizteko helburua ezar dadin aktiboki babesteko, eta klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko ikuspegi integratua hartzea adosten dute, guztiontzako energia seguru, jasangarri eta eskuragarria bermatzeaz gain.

Dagoeneko, Europa osoko 7.750 udalerrik baino gehiagok bat egin dute Itunarekin.

Pacto de los Alcaldes para el Clima y la Energía

Alkateen Ituna Irunen

Irun 2010eko irailaren 9an atxiki zitzaion Alkateen Itunari.

Alkateen Itunarekin bat eginda, energia-eredu berri baten aldeko konpromisoa indartu du Irunek, efizientziaren eta baliabideen erabilera arrazionalaren aldeko apustu sendoa eginez.

Itunari atxikita, sinatzaileak konprometituta daude Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (EJEP) egin eta ezartzeko, 2020rako honako hauek ahalbidetu daitezen:

  • Lurraldean sortutako berotegi-efektuko gasen isuriak gutxienez % 20 murriztea.
  • Energia-eraginkortasuna % 20 haztea.
  • Energiaren %20 berriztagarria izatea.

Irungo Energia Jasangarrirako Ekintza Plana 2012ko abenduan onetsi zen, eta bizitegi-sektoreetan, zerbitzuetan, garraioan, hondakinen tratamenduan eta lehen sektorean eragiten du.

Planean jasotako 92 neurriak gauzatuta, aurreikusten da berotegi-efektuko gasen isuriak % 29,9 murriztuko direla 2020rako, ezarritako oinarri-urtearen aldean (2007). Hortaz, gainditu egingo da ituna sinatuz hartutako konpromisoa, alegia, % 20 murriztea.

E2020. urtean, energia-eredu berri baten aldeko konpromisoa indartu du Irun hiriak, 2020/06/22an Klimaren eta Energiaren aldeko Alkateteen Ituna ekimenari atxikita. Itun horri atxikita, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko neurriak sartu ditu udal-estrategia energetikoan, klima-aldaketaren aurkako borrokan hiriak erresilientzia handiagoa izan dezan.

Honako helburu berri hauek jarri dira:

  • Lurraldean, CO2 isuriak (eta, beharbada, beste BEG isurketa batzuk) gutxienez % 40 murriztea 2030erako, bereziki energia-eraginkortasuna hobetuz eta energia berriztagarriak gehiago erabiliz.
  • Erresistentzia-gaitasuna handitzea, klima-aldaketaren inpaktura egokituz.

Gaur egun, hasi dira prestatzen Irungo Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (2021-2030).

Documentuak

X