Ayuntamiento de
Buscador

Parque de huertas Puiana Irun

Irungo Baratze Parkea Irungo mendebaldean dago, Anaka auzoan. Letxunborro hiribidearen eta Puiana hiribidearen artean dago, eta 4.500 m2-ko azalera du.

76 partzelak 2021ean esleitu ziren, urtebeterako, automatikoki beste 3 urtez luzatzeko aukerarekin.

Baratze Parkean 5 etxola daude, lanabesak eta jantziak gordetzeko. Gainera, uraskak daude, ureztatzeko ura izateko, eta komunitateko konpostaje-gunebat ere bai.

Baratze Parkea Sarea ren barruan dago Irungo Baratze Parkea. Kutxa Ekoguneak sustatzen du sare hori, sarean lan egiteak dakartzan abantailen onura izan dezagun.

Parque de huertas de Puiana caseta

Helburuak

Parkearen helburu nagusia da autokontsumorako barazki ekologikoak ekoiztu daitezen bultzatzea, baina, beste helburu batzuk ere baditu, esaterako:

  • Nekazaritza ekologikoa sustatzea eta zabaltzea.
  • Bizikidetza eta giza harremanak sustatzea gizarte-taldeen artean.
  • Ingurumenarekiko errespetuan heztea umeak, gazteak eta adinekoak.
  • Aisialdi aktiboa eta jasangarria bultzatzea.
  • Tokiko eta sasoiko produktu ekologikoak kontsumitu ditzagun sustatzea.
  • Hiri-kultura eta landa-kultura gehiago hurbiltzea.

Huertas de Puiana Irun

Huertas de Puiana Irun

Erlazionatutako informazioa

X