Ayuntamiento de
Buscador

2013an, 630/2013 Errege Dekretua onartu zen, abuztuaren 2koa, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzekoa. Araudiak landare espezie inbaditzaileak zerrendatzen ditu, eta haiek desagerrarazteko edo, gutxienez, ez zabaltzeko neurriak hartu behar direla xedatzen du.

Bada, Udalak kudeatzen dituen lurretan badira katalogoko landare espezie batzuk; aipagarrienak, Buddleja davidii, Cortaderia sellowana (panpa lezka), Bacharis halimnifolia, Fallopia japonica eta Phytolacca americana. Gainera, lur publikoetan beste espezie nabarmenki inbaditzaile batzuk kontrolatzeko neurriak hartu dira, hala nola Robinia pseudoacacia (sasiakazia) eta Prunus laurocerasus (gerezi erramua).

Inbasioen ondorioz, paisaiaren kalitatea okerragoa da, biodibertsitatea txikiagoa da bertako flora eta fauna lekualdatzen direlako, laborantza lurren eta basoen produktibitatea txikiagoa da, suteak pizteko arriskua handiagoa da, alergia arazoak sortzen dira, jarduera sozioekonomikoek kalteak jasaten dituzte...

2013tik, Irungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinatuta, espezie inbaditzaileak kontrolatzeko kanpainak egiten ari da, eta beste administrazio batzuk ere, hala nola Eusko Jaurlaritza, ildo beretik lanean ari dira.

2020an, Irungo Udala Arku Atlantikoan Cortaderia selloana-ren kontra borrokatzeko nazioz gaindiko estrategiari atxiki zitzaion. LIFE STOP Cortaderia proiektutik sortu zen estrategia hori, eta helburu hauek ditu:

  • Cortaderia selloana-ren hedapena gelditzea. Prebentzioa eta alerta goiz jotzeko sarea.
  • Cortaderia selloana-ren presentzia txikitzea. Aleak kontrolatu eta desagerraraztea.
  • Aleak desagerrarazi ondoren ingurunea lehengoratzea eta jarraipena egitea.
  • Ikerketa.
  • Komunikazioa, trebakuntza eta sentsibilizazioa.
  • Legegintza, proposamenak eta finantzaketa.
  • Eragileen erantzukizuna eta eskumenak.
X