Irungo Tokiko Agenda 21
Zer da tokiko Agenda 21?
Tokiko Agenda 21en jatorria Nazio Batuek Ingurumenari eta Garapen Jasangarriari buruz egindako Konferentzia edo "Lurraren gailurra" izan zen. Rio de Janeiron (Brasil) egin zuten, 1992an.
Tokiko Agenda 21 udalerriko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politiken integrazioan oinarritzen da, horretarako toki-erakundeek egindako Tokiko Ekintza Plan bat egin eta aplikatuz.
Tokiko Agenda 21ek trantsizioa egin nahi du tokiko jasangarritasunerantz edo garapen jasangarrirantz.
Hots, udalerri bateko herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi du, honako hauek integratuz:
Ingurumen-jasangarritasuna
Biziraupena eta ingurunearekiko errespetua
Jasangarritasun soziala
Ekitatearen edo justizia sozialaren beharra.
Jasangarritasun ekonomikoa
Oreka ekonomikoa .
Tokiko Agenda 21 Irunen
2000ko irailaren 27an, Jasangarritasunerako Europako Hirien Gutunari (Aalborgeko Gutuna) atxikitzea erabaki zuen Irungo Udalak.
2004. urtean, Irungo Udalak, Hondarribiko Udalarekin eta Bidasoa Bizirikekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuarekin eta IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa SArekin lankidetzan, jasangarritasunaren aldeko lantalde bat eratu zuten Udaltalde 21 Txingudi izenarekin.
Esparru horretan lan egin zuen Irungo Udalak, lehenengo diagnostikoa egiteko (2006) eta, ondoren, horri dagokion Ekintza Plana. Prozesu horren amaieran, 2007ko otsailean, Agenda 21eko I. Ekintza Plana (2007-2012) onetsi zen. Horren ondoren, Udalsarea 21en parte hartzen hasi zen Udala (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea; gaur egun, Udalsare 2030), eta plan horretan jasotako ekintzak garatzen hasi zen.
2012. urtearen amaieran, ondorioztatu zen I. Plana berrikusteko prozesua hasi beharra zegoela amaitutzat emateko eta II. Ekintza Plana prestatzeko prozesua hasteko. Prozesua luzea izan zen; izan ere, hasierako diagnostikoa eguneratu zen, eta herritarrek parte hartzeko prozesu zabal bat egin zen. Prozesu hori amaitu zenean, Irungo Jasangarritasunerako II. Ekintza Plana (2015-2025) onetsi zen 2015eko apirilaren 29an.
Gaur egun lanean ari dira II. Ekintza Plana GJHekin lerrokatzeko eta, horrela, Agenda 2030erako trantsizioa egiteko.
- Jasangarritasunaren diagnostikoa
- Jasangarritasunaren diagnostikoa [PDF]
- Exekuzio-laburpena [PDF]
- Irungo Jasangarritasunerako II. Ekintza Plana (2015-2025)