Eskola Agenda 2030
Zer da Eskola Agenda 2030?
Eskola Agenda 2030 jasangarritasunerako hezkuntza-programa bat da, EAEn Eusko Jaurlaritzak sustatua, Ingurugelaren bitartez (Ingurumen Hezkuntza eta Didaktika Zentroak).
Helburua da ikasleen ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilitatea sustatzea eta garapen jasangarriaren aldeko toki-prozesuetan parte hartzea.
Ingurumen-arazoen ebazpenean parte hartzeko ezagutzak, ahalmenak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak garatzea du helburu Ingurumen Hezkuntzako programa honek.
Eskola Agenda 2030ek hiru lan-ardatz nagusi ditu:
Curriculuma berritzea
Ikastetxeak kudeaketa jasangarria izatea
Parte-hartzea
Eskola Agenda 2030 Irunen
Irungo Eskola Agenda 2030 proiektua 2004-2005 ikasturtean hasi zen Eskola Agenda 21 gisa. Eskola Agenda 2030erako trantsizioa 2020-2021 ikasturtean egingo da.
Programaren helburua da ikasleen artean ingurumen-hezkuntza eta harekiko sentsibilitatea sustatzea eta, horrekin batera, ikasleek parte hartzea garapen jasangarriko tokiko prozesuetan. Ingurumen Hezkuntzako programa den aldetik, helburua du ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak garatzea ingurumen-arazoak konpontzen parte hartzeko.
Azken urteotan parte hartu duten ikastetxeen kopurua aldatu den arren, gaur egun 7 ikastetxek parte hartzen dute proiektuan: 3.000 ikaslek baino gehiagok.
2020-2021 ikasturtean egingo da Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030erako trantsizioaa, eta ordutik aurrera, GJHetan oinarrituta lan egingo dute ikastetxeetan.
2020-2021 ikasturtean hasi zen Eskolako Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030erako trantsizioa, eta ordutik aurrera, GJHetan oinarrituta lan egin dute ikastetxeetan.
Eskolako Agenda 2030erako trantsizioko lehengo bi ikasturteak GJH15 (Lehorreko ekosistemen bizitza) helburuan oinarritu dira:
- Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berrezartzea eta sustatzea.
- Basoak era jasangarrian kudeatzea.
- Basamortutzearen aurka borrokatzea.
- Lurraren degradazioa geldiarazi eta alderantzikatzea.
- Biodibertsitatearen galera geldiaraztea.
Zehazki, 2020-2021 ikasturtean basoen gaia landu zuten eta 2021-2022an zelaiak, larreak eta landare itsutasuna.
Irungo Eskola Agenda 21en urteko buletinak
- Buletina (2020-2021) [PDF]
- Buletina (2019-2020) [PDF]
- Buletina (2018-2019) [PDF]
- Buletina (2017-2018) [PDF]
- Buletina (2016-2017) [PDF]
- Buletina (2015-2016 [PDF]
- Buletina (2014-2015) [PDF]
- Buletina (2013-2014) [PDF]
- Buletina (2012-2013) [PDF]
- Buletina (2011-2012) [PDF]
- Buletina (2010-2011) [PDF]
- Buletina (2009-2010) [PDF]
- Buletina (2008-2009) [PDF]
- Buletina (2007-2008) [PDF]
- Buletina (2006-2007) [PDF]
- Buletina (2005-2006) [PDF]