Helburuak

Euskararen izaera eta izatea normalizatzearekin lotura duten helburu estrategikoak:

  • Euskararen ezagutzan eta erabilerarako gaitasunean sakontzea, bereziki langileen mintzamenerako eta idazmenerako trebezietan eraginez.
  • Euskararekiko pertzepzioetan eta euskararen irudian eragitea, euskara jakiteak gaur egun Irungo Udal langileentzat duen efektibotasunetik, euskara erabiltzearen efektibotasunera pasatzeko urratsak emanez.
  • Irungo Udal langileen beharretara egokitu eta aldi berean indar komunikatibo handiagoa izango duen administrazio mailako erabilerarako corpusaren lanketa eta bereziki zabalpen lan bat egitea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak ezarritakoa betetzeko Irungo Udalari dagozkion gutxieneko hizkuntza irizpideak eta hizkuntza normalkuntzarako neurriak guztiz betetzera iristea, bereziki jarraipen lanean orain egon daitezkeen hutsuneei aurre egin ahal izateko.
  • Euskararentzat erabilera esparru berriak irabaztea Irungo Udalaren komunikazioetan oro har, eta bereziki teknologia berriak erabiltzen diren edo erabiliko diren komunikazio eremuetan (intranet, web orriak, espedienteen tramitazio prozesu elektronikoak...), euskara hutsezko funtzionamendurako aukerak ematen diren komunikazio zirkuitu eta espedienteen tramitazioan eta langileen arteko ahozko harremanetan, partikularki ez formaletan.
  • Irungo Udalaren bezeroen artean eta Irungo Hiritarren artean euskararen erabilerarako informazio, komunikazio eta sentiberatze ekintzak bideratzea, Udalarekiko harremanetan euskararen erabilerarekiko eskaera orain dena baino altuagoa izan dadin.

Euskara jakitetik euskara erabiltzera:

Ezagutza ezinbestekoa da hizkuntza erabili ahal izateko baina ezagutzak ez dakar, berez eta besterik gabe, hizkuntzaren erabilera.

Irungo udal langile asko prestatuak daude euskaraz lan egiteko, baina desoreka bat dago ezagutzatik erabilerara, eta Irungo Udalean bi hizkuntzen erabileran berdintasuneranzko pauso eraginkorrak emango badira, arian-arian euskaraz lan egiteko urratsak eman behar dira.

Guzti horregatik, ezagutzak garrantzia izaten jarraituko badu ere, euskararen erabilera indartu eta zabaltzera bideratutako normalizazio ekintzak martxan jartzeak garrantzia irabaziko du plangintzaldi honetan.

Kudeaketa aurreratua:

Euskararen erabilera modu erginkorragoan bideratuko duen kudeaketa eredu berriaren plangintzaldia izango da.

Euskararen kudeaketak erakundearen kudeaketa orokorraren barruan egon behar du txertatuta: ezin daiteke geratu kudeaketa orokorretik kanpo. Aldi berean, erakundearen helburu nagusiek uztartuta egon behar dute euskararen erabileraren normalizazioarekin, ondo lerrokatuta, prozesu arrakastatsua suertatuko bada.

X