ESEP, 2018-2022 epealdia
ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana.
Helburuak
Hizkuntza plangintza hiru helburu estrategikoren inguruan antolatuko da.
Bat, ezinbestez, helburu nagusia baita, euskararen erabilera izango da. Erabilerarekin batera jabekuntzak eta kalitateak osatzen dute helburuen atala.
- ESEP 2018-2022 epealdia [PDF]
Zehar-lerroak
Helburu estrategikotzat jo diren jabekuntza, erabilera eta elikaduraren ondoan badira haiek elikatzen dituzten beste jarduera mota batzuk ere, hizkuntza plangintza integral batek kontuan izan behar dituenak. Horien artean daude euskararen aldeko motibazioa eta euskararen zabalkundea.
Planaren egitura orokorra
Plana 15 esparrutan antolatuta dago, eta esparruak, beren aldetik, helburu estrategiko bakoitzaren arabera. Bestalde, helburu estrategikoez gain, bi zehar lerro identifikatu eta jaso dira Euskara Sustatzeko Ekintza Planean, biak ere helburu estrategikoak lortzen lagunduko dutenak: euskararen aldeko motibazioa eta euskararen zabalkundea. Bigarren horren harian aipatzekoa da euskararen azken urteotako garapenak ezinbesteko bilakatu duela hizkuntzaren barruko eta kanpoko proiekzioa.
Plangintzaren 15 esparruak ondorengoak dira, hiru helburu estrategiko eta bi zehar-lerroei jarraiki:
Euskararen jabekuntza
- 1. Familia bidezko jarraipena
- 2. Irakaskuntza
- 3. Euskalduntzea - Prestakuntza
Euskararen erabilera
- 4. Administrazioa
- 5. Arlo sozio-ekonomikoa
- 6. Aisia eta kirola
Euskararen elikadura
- 7. Liburugintza
- 8. Kulturgintza
- 9. Publizitatea
- 10. Corpus plangintza eta euskararen kalitatea
- 11. Hedabideak
- 12. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
Helburuak lortzeko zehar-lerroak
- 13. Sentsibilizazioa eta motibazioa
- 14. Barruko proiekzioa
- 15. Kanpoko proiekzioa