Ayuntamiento de
Buscador

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana da Irungo Udalak bere jardunean burutuko duen hizkuntza politaren nondik norakoak (helburuak, ekintzak, bitartekoak, epeak) eta jarraibideak jasotzen dituen dokumentua.

Dokumentuak jasotzen dituen zehaztapenak honakoak dira:

  1. Herri administrazioaren gaur egungo hizkuntza egoera:
    1. Lanpostu zerrendan hizkuntza eskakizunen gainean jasotakoa.
    2. Derrigorrez bete beharreko indizea.
    3. Euskararen erabilerari buruzko irizpideak.
  2. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren xedapenetara egokitzeko hartu eta indarrean dauden neurriak..
  3. Hala dagokionean, hizkuntz eskakizunen eta derrigortasun daten aldaketak, eta derrigorrez bete beharreko indize berrira egokitzeko hartu asmo diren neurriak, halakoen beharra baldin bada, administrazio barruko jardunbidea euskaraz egin ahal izatea bermatzeko.
  4. Euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza izateko neurriak, besteak beste kontuan hartuz apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 3. kapituluan xedaturikoa nahiz eta herri administrazio bakoitzak VI. Plangintzarako jarritako helburuak. Euskara lan hizkuntza erabilia izango den funtzioen zehaztapena, lanpostuz lanpostu.
  5. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak entitatearen barne nahiz kanpo jarduerako esparru guztietan.
  6. Kontratazio administratiboetan euskararen trataerari lotuta aurreikusitako neurriak.

Udal Ordenantza

Euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza dena, Irungo Udaleko eta udalerriko hizkuntza ofiziala da, gaztelania bezala.

  • Hasierako onespena: 1990-09-26
  • Aldaketaren onespena: 2002-11-4ko Osoko Bilkuran
  • Aldaketaren behin betiko argitalpena: GAO, 2003-04-30eko 80.zk

Euskararen inguruko Lege eta Dekretuak

Euskararen Legea

Euskara Aholku Batzordearen arauak

Irungo Udalak, hizkuntza-normalkuntza alorrean hirian diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko asmoz, ezinbestekotzat jotzen du hiritarren parte hartzea indartzea. Horretarako, Irungo Udalaren hizkuntza politikaren koordinazioa hobetze aldera egiten diren ekimen horiek sakontzea eta bultzatzea beharrezkoa da. Euskara Aholku Batzordea tresna eraginkor bat izan daiteke helburu horiek lortzeko, hiriarentzako estrategikoak diren erabakiak hartzerakoan hiritarren parte-hartzea bultzatuz.

  • 2012/05/30ko Osoko Bikuran hasieran onetsita
  • Behin-betiko onarpenaren iragarpena eta testu osoa 2012/08/02ko 147. G.A.O.-n argitaratuta
  • Indarrean sartutako eguna: 2012/08/21
X