Euskara hutsean garatzen den egitasmoa. Irungo Udalak, euskara hutsean garatzen den egitasmo hau martxan jarri du kirol desberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko asmotan, hiriko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikasturtero, Udalak antolatzen duen eskaintza zabala da, umeei hainbat kirol desberdin ezagutzeko aukera ematen diolarik, betiere beraien adinera eta ezaugarrietara egokituta, etorkizunean kirol ohiturak barneratu ahal izateko moduan. Ikastetxe bakoitza arduratuko da jarduera honetaz.

Udalak, aurretik egindako bideari jarraiki, kirol aniztasuna bultzatu nahi du; kirol bat baino gehiago praktikatzeko aukera, alegia.

Eskola kirola

Halaber, Irungo Udalak Gipuzkoako Egokitutako Kirol Federazioarekin batera, kirol egokitua egiteko aukera eskainiko die dibertsitate funtzionala duten umeei.

Aurtengo helburuetako bat da eskola kirolaren unibertsalizazioa; hau da, ume guztiek eduki dezaten kirola egiteko aukera berberak, baldintza fisiko, kultural edo ekonomikoen gainetik.

X