Euskararen hilabetea
Irungo ikastetxe eta institutuetako ikasleek hartzen dute parte.
Hiru ekimen mota antolatzen dira:
- Ikuskizunak
- Mintzodromo Gaztea
- Irunero aldizkariaren 2 ale berezi
Ikuskizunak
Konpainia profesionalek eskaintzen dituzten antzezlanak izaten dira, ikasleen adinari egokituak eta Amaia Kultur Zentroan antzezten direnak.
Maila hauetako ikasleek hartzen dute parte: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleak.
Aurten COVID19 dela eta ez da programaziorik izan.
Mintzodromo Gaztea
Helburua du aukera ematea ikasleei bere adineko beste institutuetako ikasleekin harremanetan jartzea eta euskaraz hitz egitea haien intereseko gaiei buruz.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. edota 4. mailako ikasleekin egiten da.
Aurten COVID19 dela eta ez da egin.
Irunero ale bereziak
Ikastetxe eta institutuetako ikasleek egindako lanekin Irunero aldizkariaren bi ale berezi argitaratzen dira.
Bata Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 4. mailaren arteko ikasleen lanekin eta bestea Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanekin.
Formatu digitalean eta paperezkoan argitaratzen dira eta ikastetxe eta institutuetan banatzen dira.