FamiliaOla
Aisi jardueren bidez euskaraz aritu nahi duten familientzako Topagunea.
Aisialdiko jarduerak 2 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunentzat edo euskararen erabilera sustatu nahi duten familientzat: jolasak, tailerrak, irteerak...
- FamiliaOla egitasmoa 2011ko otsailean jarri zen martxan.
- Familia euskaldunentzako topagunea da eta hainbat jarduera, tailer eta txango antolatzen dira.
- Jarduera euskara hutsean egiten da.
Parte hartzeko baldintzak: Familia Irunen erroldatuta egotea edo seme-alabak Irungo ikastetxeren batean matrikulatuta egotea.