"Lanean euskara zubi". Euskara-plana enpresaren hizkuntza politika eguneratzeko bidea da. Enpresa baten balio erantsia handitzeko tresna, zerbitzu hobea eskaintzeko bidea, kalitatea hobetzekoa.

Euskara plana, zergatik?

  • Gizartean gero eta euskaldun gehiago dagoelako.
  • Bezeroak gogobetetzeko, eta langileei lana euskaraz egiteko aukera ematen dielako.
  • Enpresari bere inguruko gizartean hobeto txertatzeko aukera ematen diolako.
  • Enpresak aldaketetarako gaitasuna erakusten duelako eta, ondorioz, modernoaren eta lehiakorraren irudia ematen duelako.
  • Kanpoko merkatuetan kalitatearen adierazgarri izan daitekeelako, globalizazio garai hauetan nortasun seinale baita euskara.

Lanean Euskara Zubi

Udalak diruz laguntzen ditu entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskararen erabilera planak egin edota horiek garatzeko norgehiagoko laguntza ekonomikoak, subentzioak arautzen dituen 38/2003 Lege Orokorrean eta Legea garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera.

Deialdi hau LanHitz programa markoaren baitako Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) definitutako helburuak, jardunak eta jarduerak gauzatzen laguntzeko baliabideak jartzera dator.

EUSKARA PLANAK ENPRESETAN DIRULAGUNTZAK

X