Ohiko ikastaroak eta xede berezikoak
2022-2023 ikasturteko euskara ikastaroak
Hurrengo matrikulaldia maiatzaren 29tik ekainaren 8ra izango da.
- Euskalduntze maila guztiak.
- B1, B2 eta C1 mailako titulu ofizialetako azterketak prestatzeko ikastaroak.
Xede bereziko taldeak
Irungo Udal Euskaltegiak xede berezietako ikastaroak ere eskaintzen ditu.
Aisa ikastaroa
Atzerritarra gure kulturara hurbildu eta euskararen ikas-prozesuan lagunduko duen ikastaroa.
Gurasoentzako ikastaroa
Euren hizkuntza gaitasuna hobetze aldera erabileran arduratuta dauden gurasoentzat antolatutako ikastaroa edota seme-alabei ikasketetan lagundu nahian euren euskara egokitu nahi duten gurasoak gaitzekoa.
Merkatari, dendari eta ostalariei zuzendutako ikastaroa
Merkataritza, taberna eta jatetxeetako profesionalek eguneroko komunikazioa lantzeko oinarrizko ikastaroa, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatu nahi duena.