Ongi etorri Irungo Udal Euskaltegira!

Webgune honetan Irungo Udal Euskaltegiaren eskaintzaz gain, euskalduntze-prozesuari, euskara ikasteko dirulaguntzei eta azterketa deialdiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu. Horretaz gain, euskara ikasten ari zaretenok zeuon jarduna burutzeko hainbat baliabide ere aurkituko dituzue.

Covid-19 oharra

Ikasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuko dira, eta egoeraren bilakaeraren arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira (eskolak txandaka   ematea...).

Instalazioak

Ospitale-aterpetxe hau Santxo de Urdanibia jaunak bereziki horretarako utzitako dirutzari esker eraiki zuten 1644an. Urdanibia plazan kokatuta dago.

Oin laukizuzena eta hiru solairu ditu. Manposteria nagusi izanik, silarria erabili zuten eskantzuetan, baoen inguruetan eta solairuen artean.

Fatxada nagusian eta horma-konka batean Ama Birjinaren irudia aurkezten da. Horma-konka hau zutabe txikiekin dago apaindurik, eta gainean frontoi bat du. Frontoiaren gainean Urdanibia etxearen armarria aurkezten da.

Atzeko aldean eta beheko solairuan arkuteria bikoitza erakusten du eta beste bi solairuetan arku hirukoitz kareldunak. Eraikin osoa berritua dago.

Egun, Udal Euskaltegiaren egoitza eta Menchu Gal Museoaren egoitza da, baina lehendik Irungo Zine-Kluba, ikastetxea, herri lanetarako biltegia... izan zen.

Udal Euskaltegiko Ama Birjinaren irudia

Lehenengo solairuan irakasle-gela, ikasgelak, zibergela, liburutegia, kafe txokoa, komunak eta terraza daude.

Bigarren solairuan ikasgelak, bideo-gela, komunak eta terraza daude.

Beheko solairuan bulegoa eta Menchu Gal Erakusketa Aretoa daude.

Udal Euskaltegiko ikasgela

Menchu Gal Sarrera

X