Helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculuma hiru lerrun nagusitan dago banatuta: oinarrizko erabiltzailearena, aurreratuarena eta adituarena.

Helduen euskalduntzearen mailak

Oinarrizko lerruna

  • A1 Hasierako erabiltzailea
  • A2 Oinarrizko erabiltzailea

Lerrun aurreratua

  • B1 Erabiltzaile independentea
  • B2 Erabiltzaile aurreratua

Adituaren lerruna

  • C1 Erabiltzaile gaitua
  • C2 Erabiltzaile aditua

Oinarrizko lerruna (A1 + A2)

Oinarrizko lerrun honen xedea honako hau da: ikasleak eguneroko gaiei buruzko euskarazko testu laburrak ulertzea, eta ahoz zein idatziz —baina gehienbat ahoz— euskara elkarreraginean erabiltzea, labur eta sinple, baina egoki eta eraginkor.

Lerrun aurreratua (B1 + B2)

Lerrun aurreratuaren xedea honako hau da: ikasleak ohiko testuinguru, gai eta egoera ezagunetan instrukzioak, kontaketa laburrak eta azalpen-testuak ulertzea, eta, ahoz zein idatziz, euskara zehaztasunez eta eraginkortasunez erabiltzea.

Xede ere izango da ikasleak elkarreraginean, bere lan-esparruko gaiei buruz, alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, deskribapenak egitea eta azalpenak eta iritziak eraginkortasunez ematea.

Adituaren lerruna (C1 + C2)

Adituaren lerrunaren xedea honako hau da: eremu profesional, publiko zein pertsonalean ikasleak era guztietako informazioa euskaraz trukatzeko gai izatea era landu eta jantzian, ahoz zein idatziz, gaia, solaskidearen jarrera edota euren arteko harreman maila zeinahi delarik, hizkuntza-adierazleak estrategikoki erabiliz eta hizkeraren maila denotatiboa eta konnotatiboa bereiziz.

X