LanNahi egitasmoaren bidez, langabezia egoeran daudenek, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) daudenek eta gehienez ere % 50eko lanaldia duten pertsonek doako euskara eskolak jasotzen dituzte.

Irungo Udaleko Euskara Arloak, Bidasoa Bizirik eta Lanbideren laguntzarekin antolatzen du LanNahi egitasmoa.

LanNahi egitasmoa

Baldintzak

  • LANBIDEn lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
  • Langabezian egotea, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) egotea, edo lanean egonda ere, lanaldiak jardun osoaren % 50 ez gainditzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren inskripzio-aldien ziurtagiria.
  • Lan-bizitzaren txostena (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).

Izen ematea

  • Internetez:
    Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela…) edo
    HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara.
  • Irungo Udal Euskaltegian
    Urdanibia plaza, 5
    Bulego ordutegia: 10:30-13:30 eta 16:30-19:00.
  • Egin mailaketa proba Irungo Udal Euskaltegian:
    • Euskaltegiko ikaslea bazara, edo aurreko ikastaroan aritu bazara, ez duzu egin behar.
    • Bestela, deitu 943 50 52 73 telefonora, eta hitzordua eskatu mailakatze proba egiteko.

2022- 2023 ikasturtea (Txandak eta izen emateak)

Ikasturtean zehar

  • 1. txanda, 2022/10/03-tik 2022/12/23ra arte
    (Izen emateak 2022/09/01-etik 2022/09/19-ra arte)
  • 2. txanda, 2023/01/9-tik 2023/04/04-ra arte
    (Izen emateak 2022/11/28-tik 2022/12/09-ra arte)
  • 3. txanda, 2023/04/17-tik 2023/06/23-ra arte
    (Izen emateak 2023/03/06-tik 2023/03/16 arte)

Udan

  • 4. txanda, 2023/07/03-ik 2023/07/28-ra arte
    (Izen emateak 2023/05/29-tik 2023/06/08-ra arte)
  • 5. txanda, 2023/08/01-etik 2023/08/29-ra arte
    (Izen emateak 2023/05/29-etik 2023/06/08-ra arte)
  • Goizez: 9:00etatik 13:15era, egunero 4 ordu.
  • Arratsaldez: 15:30etik 18:45era, egunero 3 ordu.
  • Uda: 9:00etatik 13:15era, egunero 4 ordu.

Taldeak osatzerakoan, lehentasuna izango dute:

  • Irunen erroldatutako hiritarrek.
  • Aurreko txandan Irungo Udal Euskaltegian ibilitako ikasleek. Ikasturte hasieran lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean ekaina arte edo udan ibilitako ikasleek.
  • Taldeak osatu diren momentura arte % 85eko asistentzia jasoa duten ikasleek.

Lehentasun horiek aplikatu ondoren, plaza librerik balego, izenematearen egunaren eta orduaren arabera esleituko lirateke

Osatutako taldeen inguruko informazioa www.irun.org webgunean argitaratuko da. Argitaratutako zerrendetan, onartutako ikasleen NAN zenbakia agertuko da soilik.

Lehentasun horiek aplikatu ondoren, plaza librerik balego, izenematearen egunaren eta orduaren arabera esleituko lirateke

Plazarik gabe gelditutako pertsonekin itxarote zerrenda bat eratuko da. Bajaren bat gertatuz gero, zerrendan dagoen lehen pertsona sartuko da taldean, baldin eta kasuan kasuko ikastaroan sartzeko euskara maila egokia badu.

X