Baliabideak eta ohiko galderak
Baliabideak
Kontsultarako loturak
Euskara lantzeko materiala
Bestelako baliabideak
Ohiko galderak
Nork ikas dezake euskaltegian?
16 urtetik gorako pertsona orok.
Zer egin behar dut izena emateko?
Euskaltegiak 4 matrikulaldi ditu: irailean, abenduan, martxoan eta ekainean. Matrikulaldian, euskaltegiko bulegoarekin harremanetan jarri, dokumentazioa bete eta sarrera proba egin ondoren, komeni zaizun ordutegia aukeratu behar duzu.
Beti izango al dut talderik nik nahi dudan ordutegian?
Talde bat osatzeko 9 lagun dira beharrezkoak; beraz, ordutegi berean maila bereko gutxieneko kopuru hori ez badago, ezin da talderik sortu.
Txandaka egiten dut lan, zer egin dezaket?
Euskaltegiak, ahal badu, bi taldetara joateko aukera eskainiko dizu, irakasleak koordinaturik egongo dira eta zure ikas-prozesuak jarraipen egokia izango du.
Zein material behar dut?
Euskaltegiak emango dizkizu behar dituzun material guztiak. Hala ere, gomendagarria da hiztegi bat eskura izatea.
Zenbatekoak dira taldeak?
Gutxienez 9 lagun eta gehienez 18.
Langabezian nago/familia ugarikoa naiz, dirulaguntzarik izango dut?
Euskaltegiko eskolak diruz lagunduta daude; hala ere, Udalak beka sistema du.
Nola ordaindu behar dut?
Ikasturte osoko ikastaroak epe bakarrean, bi epetan edo hiru epetan ordaindu daitezke. Helbideratuz gero, hilabetero ordaindu daitezke. Ordainketa epe bakarrean, bi epetan edo hiru epetan egiten den kasuetan, diru sarrerak euskaltegiko kontu korrontean egin behar dira ikaslearen izenean.
Euskaltegia uzten badut, dirua itzuliko didate?
Ez, dirua ez da itzultzen euskaltegiari egozgarri zaizkien kasuetan izan ezik.
Euskaltegia utzi nahi dut eta bigarren epea ez dut ordaindu.
Ikasleak urteko konpromisoa hartzen du; beraz, matrikula osoa ordaindu beharko du, nahiz eta euskaltegia utzi.
Lan ordutegia aldatu didate, taldez alda naiteke?
Zure mailako talderik baldin badago, eta taldean tokirik badago, trasladoa egin daiteke.
Zenbat denbora beharko dut euskara ikasteko?
Euskalduntze prozesuak 5 maila ditu (A1, A2, B1, B2 eta C1), 10 azpimailatan banaturik; euskalduntze prozesu osoa egiteko 1.325 irakastordu eta bakarlanean edo erabilera askean 925 ordu behar direla kalkulatzen da.
Euskarazko liburuak irakurri nahiko nituzke.
Euskaltegiak badu liburu mailegu zerbitzua; zure irakasleari galdetu.
Euskaltegitik kanpo ez dut norekin hitz egin.
Euskaltegiak informatuko zaitu Mintzalaguna egitasmoari buruz.
Nolakoa da sarrera proba?
Idatzizko eta ahozko probak egin behar dira. Idatzizkoan, test moduko azterketa bat eta idazlana egin behar dira. Ahozko proban, irakasle batek mailaren araberako gaitasun komunikatiboa aztertuko du. Guztira ordubete inguruko proba izan daiteke.
Idatzizko mailaketa proba interneten bidez egin dezaket?
Momentuz, posta elektroniko bidez egin daiteke.
Eusko Jaurlaritzak (HABE) bekak ematen dituela entzun dut. Nola lor dezaket?
HABEk maila azterketak gainditu dituztenentzat dirulaguntzak ematen ditu.
Ba al dago on-line ikasterik?
Oraingoz Irungo Udal Euskaltegiak ez du eskaintzen aukera hori.