Ayuntamiento de
Buscador

Udagiro

Beste herrialde edo erkidego batzuetatik etorri berri diren eskola umeentzat euskara eskolak.

Helburuak

Irunera iritsi berri diren beste herrialde edo autonomia-erkidego batzuetako haurrei hizkuntza-arloko edukietan laguntza eskaintzea.

Ikasleak euskararekiko motibatzea.

Nori zuzenduta dago eta noiz?

  • Jarduera hau Lehen Hezkuntzako 3. zikloko (5. eta 6. mailak) eta Bigarren Hezkuntzako beste erkidego edo herrialde batzuetatik iritsitako eta Irungo ikastetxeetan eskolatuta dauden gazteei zuzenduta dago.
  • Bi txanda: uztaila edo abuztua, 9:30etik 11:30era. Izen ematea doakoa da.
Izen emateko epea: 2023ko maiatzaren 8tik 19ra

Udagiro egitasmoa

Errefortzu eskolak

Gazteen artean euskararen erabileraren galera posibleari aurre egiteko, gazteentzako euskara eskolak.

Helburuak

Besteak beste, bultzatu nahi da udako oporretan ere gazteek euskararekiko duten lotura ez etetea.

Nori zuzenduta dago eta noiz?

Uztailean edo abuztuan antolatzen dira, bi asteko txandetan, egunero 11:30etik 13:30era. Izen-ematea doakoa da.

Izen emateko epea: Maiatzaren 22tik ekainaren 2ra
X