Establezimendu, elkarte edota enpresetako hizkuntza paisaia euskaratzeko ekimenetarako dirulaguntzak dira, ekimen hauek 2021eko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31ra bitartean gauzatu badira. Dirulaguntza hauek Irungo merkatari, ostalari, elkarte, nahiz enpresarioak eska ditzakete.

 

Laguntza jasotzeko baldintzak:

  • Euren establezimendua Irunen duten merkatariak eta ostalariak izatea.
  • Enpresa Irunen duten enpresarioak edo eta autonomoak izatea.
  • Kalean Bai hitzarmena sinatuta duten entitateak izatea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da.

Diruz laguntzen dena:

  • Irudi korporatiboa, honako elementu hauek biltzen dituelarik: kartazalak, menbretedun orriak, bisita txartelak, entitatearen identifikazio zigilua, albaranak eta fakturak euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz jartzeko diseinu lanak. Diseinu lanaz gainera elementua bera ere diruz lagundu ahalko da.
  • Errotulazioa, honako elementu hauek biltzen dituelarik: kanpoko nahiz barruko errotuluak, lan ordutegia edo baliokidea, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa.
  • Web orriak: euskaraz erabili ahal izateko egiten diren web orrien edo atarien lanak.
  • Esatariak: Irunen antolatutako jendaurreko ekitaldietarako esatari euskaldunen lanak laguntzea.
  • Euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egindako publizitatea idatzizko hedabideetan (egunkari, aldizkari...) edota ikus-entzunezkoetan (irrati, telebista...).

Eskaera

Sartu "HAZeko zerbitzuak" atalean, Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital bat erabiliz (NAN elektronikoa, IZENPE txartela...) edo HAZeko bulegora hurbilduz (San Martzial kalea, 2).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

X