Euskara Plana enpresaren hizkuntza politika eguneratzeko bidea da. Enpresa baten balio erantsia handitzeko tresna, zerbitzu hobea eskaintzeko bidea, kalitatea hobetzekoa.

Euskara Plana, zergatik?

  • Gizartean gero eta euskaldun gehiago dagoelako.
  • Bezeroak gogobetetzeko eta langileei lana euskaraz egiteko aukera ematen dielako.
  • Enpresari bere inguruko gizartean hobeto txertatzeko aukera ematen diolako.
  • Enpresak aldaketetarako gaitasuna erakusten duelako eta, ondorioz, modernoaren eta lehiakorraren irudia ematen duelako.
  • Kanpoko merkatuetan kalitatearen adierazgarri izan daitekeelako, globalizazio garai hauetan nortasun seinale baita euskara.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 4.700 eurokoa da.

Udalak diruz laguntzen ditu entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskeraren erabilera planak egin edota horiek 2021 urtean garatzeko norgehiagoko laguntza ekonokikoak, subentzioak arautzen dituen 38/2003 Lege Orokorrean eta Legea garatzen duen araudian xedatutakoaren arabera. Deialdi hau LanHitz programa markoaren baitako Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) definitutako helburuak, jardunak eta jarduerak gauzatzen laguntzeko baliabideak jartzera dator.

Eskaera

Sartu "HAZeko zerbitzuak" atalean, Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital bat erabiliz (NAN elektronikoa, IZENPE txartela...) edo HAZeko bulegoan (San Martzial kalea, 2).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

X