Irungo Udaleko Euskara Kontseiluaren ekimenez (gero Euskara Batzordea deitua), 1985eko udaberrian abiatu zen Plazara aldizkaria.

Itxura batean Bidasoaldeari lotutako agerkaria, berehala igartzen da hori baino gehiago dela.

Bidasoaldeaz idatzitako atal finkoez gain (Mariano Izetaren kronikak, Loidi Bizkarrondoren toponimiari buruzko lanak, bailarako herri-kronikak), beste bi alorrek indar handia hartuko dute berehala: alde batetik, euskal kulturan eragile izandakoei egindako elkarrizketek eta, bestalde, literatur lanek, prosazkoek zein poesiazkoek.

Plazara aldizkaria

Ipuin edo poemaren bat argitaratutako idazleen zerrendak gure literatura ia bere zabaltasun osoan hartzen du, eta zenbaiten kasuan lehen agertokia izan da Plazara, zuzenean edo bere literatur lehiaketaren bidez

Plazara-k 20 zenbaki (bat bikoitza) atera zituen 7 urteko ibilbidean (1992ko udazkenekoa da azkena) hiru hileroko maiztasunarekin.

X