Denbora-pasa argitalpen guztiz berezia, euskara hutsean proposatzen direlako hitz joko guztiak.

Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, eta Bagabiga enpresa irundarrak elkarlanean argitaratua.

Edukiari dagokionez, Irungo atzoko eta gaurko gizon eta emakume artistak (margolariak, musikariak, zinemagileak, bertsolariak, kirolariak, auzoak, muga herriak, eraikinak, monumentuak, kale izenak, baserriak, ingurunea eta beste asko) hartu dira gogoan, horiexek dira hitz joko guztien (hitz gezidunak edo autodefinituak, hitz gurutzatuak edo gurutzegramak, hizki saldak, anagramak, goitibeherak, mailaz mailakoak...) abiapuntu eta oinarri.

Laukiz lauki Irunen barrena

Aldizkari osoa, hasi eta buka, guztiz emana da gure Irun hiriari, gure udalerriari eta irundar ospetsuei, betiere hitz jokoen formulak hain bereak dituen ezaugarrietan oinarrituta, bide akademiko eta formaletatik aparte, era jostagarrian.

Halaber, guztiz berezia da ez delako gure inguru hurbilean eta ez horren hurbilean oso-osorik herri bati emana den hitz jokoen argitalpenik ezagutzen, ez euskaraz, ez erdaraz.

X